Juan Mugertza

Juan Mugertza Sasieta[1] (Elgoibar, 1900ko maiatzaren 6a - Mungia, 1937ko maiatzaren 5a) atleta izan zen, distantzia ertain eta luzeetan espezializatua.[2]

Juan Mugertza
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Muguerza Sasieta
JaiotzaElgoibar, 1900eko maiatzaren 6a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMungia, 1937ko maiatzaren 5a (36 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Olympic.org: juan-muguerza Edit the value on Wikidata

Biografia

Juanito Mugerza gazte-gaztetik ibili zen atletismoan. Lehendabiziko Espainiako Txapelketan, Donostian 1917an egin zena, 1.500 eta 5.000 metroko lasterketak irabazi zituen 17 urte zituela.

1921 arte, lasterketa berak irabazi zituen, 1920an 5.000ekoa izan ezik. 800 metrokoa ere bitan irabazi zituen (1918 eta 1921ean) eta, bitxikeria moduan, 1921ean 110 metro hesiduna ere irabazi zuen (lasterketa hori egiten zuten lehendabiziko aldia zenez adituak ez zeudelako)[3].

1919an Behobia-Donostia lasterketaren lehendabiziko edizioa ere irabazi zuen.

1920an Anberesko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, baina ez zen ongi aritu: 5000 metroko lasterketan lehendabiziko errondan seigarren izan zen,[4] eta 1500ekoa ez zuen bukatu.[5]

1921ean Rifeko gudan borrokatzeko deitu zuten eta ez zuen berriro lasterketetan parte hartuko.[6]

Gerra Zibilean hil zuten matxinoek, Mungia bonbardatu zutenean.

1943an, Elgoibarren bere omenez Juan Muguerza Nazioarteko Krosa izeneko lasterketa sortu zuten, eta ezagun egin da nazioartean.[7]

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.