Juan Mateo Zabala

Juan Mateo Zabala Zabala (Bilbo, Bizkaia, 1777ko irailaren 21a - Zarautz, Gipuzkoa, 1840ko otsailaren 6a) euskal idazlea izan zen.

Juan Mateo Zabala
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1777ko irailaren 21a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaZarautz, 1840ko otsailaren 6a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta idazlea
KidetzaAnaia Txikien Ordena
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaFrantziskotarren Ordena

Literaturaren Zubitegia: 293

Bizitza

1792an frantziskotarren ordenan sartu eta 1803an apaiz egin zen. 1815ean Zarauzko frantziskotarren komentura joan zen eta bertako nagusi izan zen 1826 eta 1839. urteetan. Lan handia egin zuen misiolari gisa, beti Bizkaiko herrietan barrena. Pedro Antonio Añibarro laguna izan zen, eta harekin batera bizi izan zen komentuan. Gutun trukaketa jakingarria izan zuen Lécluserekin eta Ulibarrirekin. Euskarari buruzko obrak idatzi zituen, guztiak hil ondoren argitaratu zirenak: El verbo regular vascongado (1848), bizkaierazko aditza aztergai duena; Noticias de las obras bascongadas que han salido a luz después de las que cuenta el P. Larramendi (1856); Fábulas en dialecto vizcaíno (1907), Julio Urkixok, RIEVen argitaratuak. Azken lan honetan Juan Antonio Mogelek idatzitako alegia batzuk ere aurkitzen dira bertan jasoak. Zarauzko frantziskotarren komentuan gordetzen dira oraindik Zabalaren eskuizkribu argitaragabeak.

Bere gramatika argitaratu ostean, hiperbizkaiera deituriko mugimendu berri bat sortu zen.

Lanak

Poesia

  • Fábulas en dialecto vizcaino (1987, EEE - Labayru)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.