Juan Martín Díez

Juan Martín Díez, El Empecinado gisa ere ezaguna (Castrillo de Duero, Valladolid, 1775eko irailaren 5a - Roa, Burgos, 1825eko abuztuaren 20a), espainiar gerrillaria izan zen.

Juan Martín Díez
El Empecinado, Francisco Goya, 1814. Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaCastrillo de Duero, 1775eko irailaren 2a
Herrialdea Espainia
HeriotzaRoa, 1825eko abuztuaren 20a (49 urte)
Hobiratze lekuaQ58875848 Itzuli
Heriotza modua: urkatzea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksoldadua eta militarra
Jasotako sariak
Izengoitia(k)El Empecinado
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Lurreko Armada
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakNapoleondar Gerrak

Biografia

Laboraria zen eta frantses indarren aurkako lehen gerrilla-talde garrantzitsua antolatu zuen Espainian, 1808an.

Cuenca eta Guadalajara aldean borrokatu zen, batez ere, eta arrakasta handia izan zuen lehen urteetan. 1812ko otsailean, galera handiak eragin zizkioten frantsesek haren taldeari Sigüenza hiritik hurbil, baina taldea berriro osatu eta Guadalajarako hiria hartu zuen urte berean.

Goi-mailako karguak eman zizkioten Espainiako armadan gerra ondoren, eta 1820an, Riego liberalaren matxinadan parte hartu zuen. Ondoko hiru urteetan, politika-kargu batzuk izan zituen gobernu liberalean, eta absolutistek preso hartu zuten, 1823an. Bi urtez preso eduki ondoren, heriotza-zigorra ezarri zion auzitegi batek; urkabera zeramatela esku-loturak hautsi zituen, eta baioneta-zartadez hil behar izan zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Martín Díez Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.