Juan Mario Gómez Esteban
Juan Mario Gómez Esteban, (Portugalete, Bizkaia, 1958ko otsailaren 15a) euskal xakelaria da, Nazioarteko Maisu Handia. 2008ko urriko FIDEren zerrenda munduko 761.a zen, 2498ko ELOarekin.[1]
Juan Mario Gómez Esteban | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Portugalete, 1958ko otsailaren 15a (66 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria |
Parte-hartzailea
|
1980an eta 1992an Espainiako txapelduna, bederatzi aldiz izan da Euskadikoa: 1988, 1990, 1997, 1998, 2001, 2003, 2005 eta 2006an.
Euskal Herriko lau xake jokalarik lortu dute Nazioarteko Maisu Handia titulua: Txelu Fernandez bilbotarrak, 1986an; Felix Izeta zestoarrak, 1994an; Mario Gomez portugaletetarrak, 2004an; eta Mikel Huerga, 2021ean. Lehenengo hirurak lehia ofizialetatik erretiratuta daude, nahiz eta noizean behin Gomezek eta Fernandezek taldeka partidaren bat jokatzen duten. Izeta, berriz, Euskadiko eta Eskoziako selekzioen artekoan aritu zen 2014an. Baina, salbuespen horiek kenduta, esan daiteke 2010eko hamarkadan ez dela egon Euskal Herriko Maisu Handirik lehiaketa ofizialetan.[1]
Erreferentziak
- Tornay, Josu. «Bidea, luzea bezain aberasgarria» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).