Juan Maria Urdangarin
Juan Maria Urdangarin Berriotxoa (1932ko irailaren 19a, Zumarraga, Gipuzkoa – 2012ko maiatzaren 10a, Gasteiz, Araba[1]) euskal enpresaburu bat izan zen. Administrazioan diplomatutako ingeniaria industriala zen, bai eta jeltzalea ere.
Juan Maria Urdangarin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zumarraga, 1932ko irailaren 19a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Gasteiz, 2012ko maiatzaren 10a (79 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Claire Françoise Liebaert Courtain |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Familia
Claire Françoise Liebaert Courtain belgiar jatorriko aristokratarekin ezkondua egon zen, zazpi-seme alabaren gurasoak izan zirelarik, horien artean ezagunena Iñaki Urdangarin, Palma de Mallorcako dukea. Juan Mariren gurasoak Laureano Urdangarin Larrañaga eta Ana Berriotxoa Elgarresta izan ziren. San Balendin Berriotxoaren ondorengoa zen.
Ibilbide profesionala
Bere ibilbide profesionala Fuchs alemaniar multinazionalean 25 urtez garatu zuen, aurretik Hispanoquímica enpresan egon zelarik, honetan zuzendari nagusia eta ordezko aholkulari karguetan aritu zelarik.
1980ko hamarkadaren hasieran Bartzelonan sektore kimikoaren inguruko lanpostua laga eta bere familiarekin batera bizilekua Gasteiz hirian ezarri zuen. 1996ko apirilaren 19a eta 2000ko apirilaren hasiera bitartean Vital Kutxako presidentea izan zen.