Juan Mari Atutxa

Hastapenak

EAJko kidea gaztetatik, Bizkaiko Batzar Nagusietan ibili zen 1983tik 1991ra, nekazaritzaren sailean ardura hartuz tarteaz. Halaber, Lemoako udaletxean alkateordea izan zen 1987tik 1991 arte.

Sailburua

Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailean kargurik gorena hartu zuen 1991tik 1998 arte, Ertzaintza garapen garai funtsezkoan zela. Urte horiek ika-mika gogorrak ekarri zizkion orduko Ezker Abertzalearekin, baina latzena ETAren mehatxuak jasatea izan zen.

Legebiltzarrean

Horren ostean, Eusko Legebiltzarrean presidente izendatu zuten (1998-2005). Kargu horretan, azken urteetan Espainiako eskuin-muturraren inguruko talde batek jomugan ipini zuen, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbaorekin batera, Alderdien Legea delakoa aplikatzeari uko egin ondoren. Horren ondorioz, geroago inputatua eta kondenatua izan zen Atutxa doktrina izenaz ezagutu zen prozesua erabilita. Handik urte batzuetara, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia zigortu zuen. Atutxari, Knörri eta Bilbaori «epaiketa bidezkorako eskubidea» urratu zietela esan zuen.[1]

Erretiroa

Politika utzita, gaur egun Sabino Arana Fundazioaren presidentea da.

Toki izenak

Lemoako (Bizkaia) Udalak Juan Mari Atutxa sailburu izandako garaia kale baten izenarekin gogoratzen du.

Kanpo loturak


Aurrekoa
Juan Lasa
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailburua

1991-1998
Ondorengoa
Javier Balza

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.