Juan Mari Lopez Agiriano
Juan Mari Lopez Agiriano (Ugaldetxo, Oiartzun, 1972 -) bertsolaria da[1].
Juan Mari Lopez Agiriano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ugaldetxo, 1972 (51/52 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Ibilbidea
Lagunartean zaletu zen eta Oiartzungo bertso eskolan hasi zen kantatzen. Gipuzkoako eskolartekoa irabazi zuen txikien mailan. 1993an Bertsolari Txapelketa Nagusian hartu zuen parte. Lesakan bizi denez, sagardotegi baten jabea da[2], 1998tik aurrera Nafarroako Txapelketan hartu izan du parte[3] eta lau aldiz jokatu du finala. Emaitzarik onenak 1999ko laugarren postua eta 2004ko bosgarrena izan ditu.
Txapelketak
- Bertsolari Txapelketa Nagusia:
- parte hartzea (1): 1993
- Nafarroako Bertsolari Txapelketa:
- Laugarren (1): 1999
- Bosgarren (1): 2004
- Finalista guztira (4): 1999, 2001, 2004, 2005
- Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa:
- Txikien mailan txapeldun (2):
Erreferentziak
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Juan Mari Lopez - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).
- (Gaztelaniaz) Arotzena, Aitor. (2023-01-13). «Linddurrenborda de Lesaka inicia en familia la temporada de txotx en Navarra» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).
- «Zortzi finalistak» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-14).
Kanpo estekak
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.