Juan Manuel Zubiria Uhagón
Juan Manuel Zubiria Uhagón (Deustu, Bizkaia, 1926ko otsailaren 10a - 2005eko apirilaren 23a) bizkaitar enpresaburua eta politikaria izan zen. Gainera, III. Zubiriako kondea ere izan zen.
Juan Manuel Zubiria Uhagón | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Deustu, 1926ko otsailaren 10a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | 2005eko apirilaren 23a (79 urte) |
Familia | |
Aita | Manuel Zubiria Somonte |
Ama | María del Carmen Uhagón Ceballos |
Ezkontidea(k) | Luz Aznar Ybarra |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
Biografia
Manuel Zubiria Somonte Zubiriako kondearen eta María del Carmen Uhagón Ceballosen semea izan zen. Bere aitona Tomás Zubiria enpresaburua, Bizkaiko Laben Garaien presidente izan zena. Zuzenbidea ikasi ondoren, hainbat enpresetan kontseilari izan zen, tartean Tubos Forjados, Minas del Rif, Fundiciones Eléctricas, Ceplástica, Formica, Tubos Reunidos, Hotel Carlton, Firestone Hispania, Altos Hornos de Vizcaya, Banco de Vizcaya, Altos Hornos del Mediterraneo, Aluminio de Galicia eta Firestone Europa. Gainera Real Sporting Club, Getxoko Arenas eta Federación del Norte de Velako presidentea izan zen.[1]
Politika arloan, Bizkaiko Foru Aldundiaren presidenteordea izan zen.
Genealogia
Erreferentziak
- «Zubiria Uhagon, Juan Manuel de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-11).