Juan Manuel Santos
Juan Manuel Santos Calderón (xwan maˈnwel ˈsantos kaldeˈɾon ahoskatua; Bogota, Kolonbia, 1951ko abuztuaren 10a) politikari, ekonomista eta kazetari kolonbiarra da. 2010eko abuztuaren 7tik 2018ko abuztuaren 7ra Kolonbiako Errepublikako presidentea izan zen[1].
Juan Manuel Santos | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2010eko abuztuaren 7a - 2018ko abuztuaren 7a ← Álvaro Uribe - Iván Duque →
2006ko uztailaren 19a - 2009ko maiatzaren 18a ← Camilo Ospina Bernal (en) - Freddy Padilla de León (en) →
2000ko uztailaren 18a - 2002ko abuztuaren 7a | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Bogota, 1951ko abuztuaren 10a (72 urte) | ||||||
Herrialdea | Kolonbia | ||||||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Enrique Santos Castillo | ||||||
Ezkontidea(k) | María Clemencia Rodríguez Múnera (en) (1987 - | ||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | University of Kansas (en) The Fletcher School of Law and Diplomacy (en) Kansas State University (en) Tufts Unibertsitatea London School of Economics John F. Kennedy Gobernu Eskola Colegio inediluz (en) | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, kazetaria, ekonomialaria eta abokatua | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||
Alderdi politikoa | Social Party of National Unity (en) Kolonbiako Alderdi Liberala | ||||||
juanmanuelsantos.com | |||||||
Zenbait urtez kazetaritzan aritu ondoren, politikan sartu zen. Kolonbiako Alderdi Liberalaren kide zela, César Gaviriaren gobernuko Kanpo Merkataritza ministroa eta Andrés Pastrana Arangoren gobernuko Ogasun eta Kreditu Publikoko ministroa izan zen. Álvaro Uribe presidentziara iritsi ondoren Santos Alderdi Liberaletik atera eta U-ren alderdiko sortzaileetako bat izan zen. 2006ko uztailetik 2009ko maiatzera arte Defentsa ministroa izan zen Uriberen gobernuan.
2012an gobernuak eta FARC gerrillak hasi zituzten bake elkarrizketak Habanan, eta elkarrizketek lau urtez iraun zuten. 2016ko abuztuan bi aldeek behin betiko su etena eman ondoren, irailaren 26an sinatu zuten bake akordioa Santosek berak eta Rodrigo Londoño Timochenkok, Cartagena de Indiasen. Astebete geroago, ordea, erreferendum bati deitutako Kolonbiako herritarrek ezezko botoa eman zioten akordioari, alde eskasarekin. Hala ere, abiatutako bake prozesuarengatik, urrian Juan Manuel Santosi Bakearen Nobel saria eman zioten.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Artikulu hau Kolonbiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |