Juan Luis Ibarra
Juan Luis Ibarra Robles (Sopela, 1948ko ekainaren 21a) bizkaitar epailea da, 2010eko maiatzetik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren presidentea dena.
Juan Luis Ibarra | |||
---|---|---|---|
2010eko apirilaren 12a - 2020ko ekaina ← Q116993411 - Iñaki Subijana → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Sopela, 1948ko ekainaren 21a (75 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | magistratua eta epailea | ||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Deustuko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen. Karreran 1987an hasi zen, Bilbon Lehen Auzialdiko epailea izanik. Gero Bizkaiko Probintzia-Auzitegian izan zen. 2010ean Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren presidente hautatu zuen Fernando Ruiz Piñeiro ordezkatuz.[1] Egun, ez dago inongo elkartetan baina Jueces para la Democracia elkarte aurrerakoiaren kidea izan zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.