Juan Liscano
Juan Liscano Velutini (Caracas, 1915eko uztailaren 7a - Ibidem, 2001eko otsailaren 17a) venezuelar idazlea izan zen. Poesia- nahiz saiakera-lanak idatzi zituen, baina horrez gainera, publizista, argitaratzaile eta literatura-kritikari gisa ere lan egin zuen.
Juan Liscano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Caracas, 1914ko uztailaren 7a |
Herrialdea | Venezuela |
Heriotza | Caracas, 2001eko otsailaren 17a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | literatura-kritikaria eta poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Academia Venezolana de la Lengua (en) |
Biografia
Caracasen ez ezik, Frantzia, Belgika eta Suitzan ere ikasi zuen. Kazetaritza-lanak egiten hasi zen Revista de la Federación de Estudiantes de Venezuela aldizkarirako, eta 1938an bere aldizkaria sortu zuen, Cubagua. 1944an, Suma aldizkaria sortu zuen. Azken hori oinarri hartuta, argitaletxea eta liburu-denda sortu zituen, eta bertako zuzendaria izan zen. 1946an Folklorearen Ikerkuntzarako Zerbitzua sortu zuen. Bere herrialdeko gorabehera politikoek eraginda, alde egin behar izan zuen, baina giroa lasaitu zenean, itzuli eta Zona Franca izeneko aldizkaria sortu zuen, 1968an. Lehen poesia-lana, 8 poema, 1939an argitaratu zuen. Harrezkero, poesia hauek kaleratu zituen, besteak beste: Humano Destino (1949), Nuevo Mundo Orinoco (1959), Nombrar contra el tiempo (1968), Rayo que al alcanzarme (1978), Descripciones (1983), Fundaciones, vencimientos y contiendas (1991), Antología poética (1993). Saiakera aipagarrienen artean ditu: Rómulo Gallegos y su tiempo (1961) eta El horror por la historia (1980). Literatura-kritikari gisa ere hainbat lan argitaratu zituen: Caminos de la prosa (1953), Espiritualidad y literatura (1976) eta Lecturas de poetas y poesía (1985).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.