Juan Kruz Karril

Juan Kruz Karril, ezizenez «Txorrolo», Donostiako traineru estropadetako patroi ospetsu bat izan zen, Luis Karril handiaren anaia

Juan Kruz Karril
Bizitza
Jaiotzaezezaguna, ?
Herrialdea Gipuzkoa
Heriotzaezezaguna, ? ( urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Garaipen nagusia izan zen 1879ko Kontxako Bandera. Bera da beraz, historiako lehen Kontxako Bandera irabazi zuen traineruko patroia.

Kirol ibilbidea

Kontxako historiako lehenengo bandera irabazi zuen 1879an. Hainbat lekutan Pasaiako Avante agertzen bada ere lehen bandera horren irabazle modura, garaiko dokumentuek argi uzten dute Txorroloren Lequeitiana traineru donostiarra izan zela garailea, Orioko bi traineruren aurretik geratuta[1][2][3].

Hurrengo urtean, 1880an, bigarren gelditu zen. 1889an eta 1890ean ere parte hartu zuen, baina Luis Karril anaia nagusitu zitzaion, eta 1892an, berriz, Kiriko.

Erreferentziak

  1. AGUIRRE, Rafael (2002): 12. "No se presentó la "Avante" de Pasajes de San Juan, patroneada por Ramon Goicoechea, ya inscrita. Y la lucha se redujo a tres embarcaciones."
  2. Diario de San Sebastián egunkaria (1879-09-08)
  3. Diario El Urumea egunkaria (1879-09-09)

Bibliografia

  • AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.