Juan Jose Mogel

Juan Jose Mogel Elgezabal (Deba, Gipuzkoa, 1781eko apirilaren 26a - Markina-Xemein, Bizkaia, 1849ko uztailaren 20a) euskal idazlea, Bizenta Antoniaren anaia eta Juan Antonioren iloba.

Juan Jose Mogel
Bizitza
JaiotzaDeba, 1781eko apirilaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMarkina-Xemein, 1849ko uztailaren 20a (68 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 548

Bizitza

Lehen eliza-ikasketak osabarekin egin zituen, eta gero Oñatiko Unibertsitatean osatu zituen. 1811z gero, osaba bezala, Markina-Xemeingo erretorea izan zen, eta han egon zen hil arte. Bizkaiko Jaurerriko Diputatu Nagusia izan zen Lehen Karlistaldian. Bizkaieraz idatzi zituen obra guztiak.

Juan Jose Mogelek jaso zuen osaba Juan Antoniok idatzitako Peru Abarcaren eskuizkribua, eta berak eman zion Aita Unzueta frantziskotarrari, Zarauzko komentuan gorde zezan.

Lanak

Narrazioa

  • Baserritaar jakitunaren etxeko eskolia (1991, Labayru)
  • Baserritar nequezaleentzaco escolia, edo icasbidiac guraso justu ta jaquitun familija ondo azi ebeeneen exemplu ta eracutsijetan (1816, Apraiz)

Erlijioa

  • Eguneroco lan on eta erregubac, meza santuba ondo enzuteco: confesino eta comuninoya biar dan leguez eguiteco prestaera eta zucenbidiac (1820)
  • Mayatz-illeraco berba-aldiac (1885, Lopez)

Erreferentziak

Kanpo loturak

Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.