Juan Jose Makazaga

Juan Jose Makazaga Mendiburu (Altza, Donostia, 1887 Errenteria, 1963), Donostiako Altza auzoan jaio zen, eta nahiz eta bertsolaria ez izan, bertsolaritzaren inguruan lan handia egin zuen.

Juan Jose Makazaga
Bizitza
JaiotzaAltza, 1887
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaErrenteria, 1963 (75/76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria eta argitaratzailea

Biografia laburra

Inprimatzailea izan zen lanbidez, lehenik Ordizian eta 1926tik aurrera Errenterian. Errenteriako Makazaga moldiztegiko nagusia zen. Kanta paperez gain, "bertso-berri"z osatutako sortak ere kaleratu zituen. Garaiko bertsolari askoren lanak bere kabuz inprimarazi zituen, jatorrizko testua errespetatuz.[1]

1931 eta 1932 bitartean hiru orriko bertso aldizkaria argitaratu zuen astero, 14 hilabetetan zehar, "Bertsolariya" izenekoa. Bertsolariyak autore zahar eta berrien bertsoak zekartzan, Hegoaldekoak gehienbat, baina Iparraldekoak ere bai. Azkenean, 330 orrialdeko liburu bilakatu zen.[1]

Lanak

  • Xenpelar'en bertsuak
  • Bilintx'en bertsuak
  • Txirrita'ren testamentua
  • Euskal Erriko kanta zarrak (hiru liburukitan banatuta)

Erreferentziak

  1. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Juan Jose Makazaga - Biografiak - BDB. Bertsolaritza Datubasea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.