Juan Jose Larrea

Juan José Larrea Conde (Bilbo, 1962ko azaroaren 7a), bizkaitar historialaria da, Doktorea Toulouse II – Le Mirail Unibertsitatean eta Erdi Aroko Historiako katedraduna EHUn[1].

Juan Jose Larrea
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1962ko azaroaren 7a (61 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tolosako Unbertsitatea II - Jean Jaures
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta unibertsitateko irakaslea

Inguma: juan-jose-larrea-conde

Biografia akademikoa

Geografia eta Historian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) 1985ean, eta Historiako doktore-titulua lortu zuen Toulouseko Unibertsitatean (Le Mirail, 1994). Erdi Aroko Historiako irakasle titularra da EHUko Filologia, Geografia eta Historia Fakultatean (Gasteizko campusa), eta 2001etik 2004ra Euskara errektoreorde izan zen unibertsitate berean.

Erdi Aroko Historian, batez ere Erdi Aroko lehen mendeak ikertu ditu, honako ikerketa-ildo hauei jarraituz: Goi Erdi Aroko gizartea eta biztanleria, Gizartea eta Antzinaro berantiarra eta Lehen Aro feudaleko idatzizko iturriak. Tolosako Unibertsitatean eman zituen urteen ondorioz, Le Mirailek Pierre Bonnassie historialari entzutetsuaren Eskola historiografikoan sartu zuen[2].

Baina bi ikerketa-eremutan egin du lan batez ere: batetik, Baskoniaren eta Iruñeko erresumaren historia politiko eta sozialean, Inperioaren amaieratik Lehen Aro Feudalera arte, eta, bestetik, Goi Erdi Aroko landa-historian, arreta berezia jarriz dokumentu-funts karolinjioen azterketa goiztiarrenei.

Aipatutako eremuekin lotutako doktoretza-tesiak zuzendu ditu, eta Espainiako Plan Nazionaleko hainbat proiektu koordinatu ditu ikertzaile nagusi gisa. Framespa laborategiko, CNRS-Université de Toulouse-Jean Jaurès-eko eta Sorbona Unibertsitatearen proiektua den Cercle de Travail sur les conditions de production du savoir médiévistique (LaMOP-CNRS)-ko kidea da. gainera, Münsterreko Unibertsitateko Institut für Frühmittelalterforschung institutuan ikerlari gonbidatua da[1].

Argitalpenak

Hauek dira bere ikerketan argitalpen batzuk:

  • 2019. Larrea Conde, Juan José eta Pozo Flores, Mikel: "La Tarraconense occidental, de la reforma de Diocleciano a la reforma gregoriana. Entre la noción ideal y la lógica espacial.", Mélanges de la Casa de Velázquez, 0076-230X, 49 Zk., 2, 2019, 133-163
  • 2016. «Las iglesias de los vasconesuna problemática antigua y un registro arqueológico nuevo (siglos VI y VII)» Anejos de Nailos: Estudios interdisciplinares de arqueología, ISSN 2341-3573, 3. Zk., (Honi buruzko zenbakia: Estudios sobre la Edad Media en el norte de la península ibérica): 219-246..
  • 2015. Larrea Conde, Juan José eta Pozo Flores, Mikel:"Vasconia en la Tardoantigüedad: de la Antropología a una Historia en pedazos", Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria (RIEV), 0212-7016, 60 lib., 1 Zk., 2015, 72-77
  • 2009. "Construir un reino en la periferia de al-Andalus: Pamplona entre los siglos VIII y X." in: Fernández Conde, F.J. eta García de Castro, C. (arg), Poder y simbología en Europa. Siglos VIII-X, Oviedo, 279-308.
  • 2008. "De la invisibilidad historiográfica a la apropiación del territorio: aldeas y comunidades en la España cristiana (siglos X y XI)", in: De la Iglesia Duarte, J. I. (arg.), Cristiandad e islam en la Edad Media Hispana. XVIII Semana de Estudios Medievales de Nájera, Logroño, 169-207.
  • 2007. "Construir iglesias, construir territorio: las dos fases altomedievales de San Román de Tobillas (Álava)", in: López Quiroga, J., Martínez Tejera, A. M. eta Morín de Pablos, J. (arg.), Monasteria et Territoria. Elites, edilicia y territorio en el Mediterráneo medieval (siglos V-XI), Oxford, 321-336.
  • 2006. "La condición del campesinado navarro-aragonés entre los siglos IX y XII: una revisión crítica", En la España Medieval 29, 383-409.

Erreferentziak

  1. «Juan José Larrea Conde - Gizarteak, Prozesuak eta Kulturak (VIII-XVIII. mendeak) Ikerketa Taldea - UPV/EHU» Gizarteak, Prozesuak eta Kulturak (VIII-XVIII. mendeak) Ikerketa Taldea (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
  2. «Larrea Conde, Juan José - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.