Juan Jose Alkain
Juan Jose Alkain Iruretagoiena, Udarregi ezizenez ezagunagoa, (Aia, Gipuzkoa, 1829ko urriaren 1a - Usurbil, Gipuzkoa, 1895eko urriaren 2a), gipuzkoar bertsolaria izan zen. Aiako Uztaeta-buru baserrian jaio zen, baina bere bizitzako zatirik handienean Usurbilgo Artikula-aundi baserria izan zuen bizileku.[1]
Juan Jose Alkain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aia, 1829ko urriaren 1a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Usurbil, 1895eko urriaren 2a (66 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta nekazaria |
Izengoitia(k) | Udarregi |
Nekazaria zen bizibidez, eta plazarik plaza bat-bateko saioetan asko ibili zen.[2] Haren bertso askorik ez zaigu heldu, alfabetatugabea baitzen. Bertso paperen bat argitaratu nahi zuenean, Usurbila jaisten zen; han, berak diktatutako lerroak idazten zizkion herriko organista Jose Txikik.[1]
Aita Zabalak Udarregi bertsolaria (1966) liburuan bildu zituen Udarregiren bertso paperak. Ospetsuenak, britainiarrek Donostia erre zuteneko gertaerei jarritakoak, 1893an eginak.
Erreferentziak
- «Udarregi», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- «Udarregi», Lur Hiztegi Entziklopedikoa.
Kanpo estekak
- Zabala, Antonio (1966): UDARREGI BERTSOLARIA, Auspoa liburututegia; bertan Udarregiren bizitzari buruzko xehetasunak eta bere bertsoak azaltzen dira.