Juan José López Azpilikueta
Juan José López Azpilikueta (Lezaun, 1968eko abenduaren 4a) nafar aizkolaria da[1]. Lau aldiz izan da Nafarroako txapeldunordea eta hainbat lehiaketa irabazi ditu.
Juan José López Azpilikueta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lezaun, 1968ko abenduaren 4a (55 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aizkolaria |
Ibilbidea
Lehenengo emaitza garrantzitsua 2007an izan zuen, Nafarroako txapeldunordea izan zen, eta 2009an Euskadiko txapeldunordea, Floren Nazabalen atzetik. Hurrengo urtetan Donostiako Urrezko Kopa[2] eta Urrezko Aizkora[3] irabazi zituen. Maila onean jarraitu zuen eta 2019an laugarrenez izan zen Nafarroako txapeldunorde.
Palmaresa
- Euskadiko Aizkolari Txapelketa (0): txapeldunordea 2009an
- Nafarroako Aizkolari Txapelketa (0): txapeldunordea 2007, 2010, 2011, 2019.
- Donostiako Urrezko Kopa (1): 2010.
- Urrezko Aizkora (1): 2011.
- Ramon Latasa saria (1): 2011 (Anjel Arrospiderekin batera).
Erreferentziak
- www.egursport.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-14).
- (Gaztelaniaz) «López deja a Nazabal sin sexta Copa por dos segundos» El Diario Vasco 2010-08-16 (Noiz kontsultatua: 2023-06-14).
- (Gaztelaniaz) PAMPLONA, J. M. ESPARZA. (2011-06-13). «La "Urrezko",para Juan José López» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-14).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.