Juan Irigoien
Juan Irigoien Gerrikabeitia (Bergara, Gipuzkoa, 1884ko maiatzaren 16a - Bilbo, 1964ko apirilaren 12a), Juanito Irigoien bezala ezaguna, idazle eta artxibozain pelotaren munduan oso ezaguna zen. Idazlea bezala frankismoaren aldeko jarrerak aldarrikatu zituen. Bizkaiko Arrantzaleen Kofradien Federazioko presidentea izan zen.
Juan Irigoien | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bergara, 1884ko maiatzaren 16a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1964ko apirilaren 12a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta artxibozaina |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Biografia
Gurasoak Jose Maria Celestino Irigoyen Uzin eta Maria Cruz Dominga Gerrikabeitia Gaiztarro ziren. Bergaran, 1884ko maiatzean jaio zen. Lehenengo ikasketak Bergaran zituen. Handik Bilbora joan zen, Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Letrak ikasteko. Artxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen taldean sartu zen. Palentzian eta Zaragozan lan egin ondoren, 1912an Bilbora itzuli zen. Bilbon Protokoloen eta Ogasunaren Artxibategien buru izan zen. Palentzian, bestetik, doktoreago tesia egin zuen; gaia Alonso Berruguete izan zen. Zaragozan Carmen Etxebarria Intxaustirekin ezkondu zen, 1911ko otsailaren 23an.
Bilbon Jose Luis Goikoetxearen laguna izan zen. Halaber, bere gustuko aktibitateetan aritu zen: arrantza, mendia, pelota. 1924an Alpinimosko Euskal Federazioaren sorreran hartu zuen parte. Bizkaiko Arrantzaleen Kofradien Federazioko presidentea izan zen. Pelotazale amorratua, leihaketa askotan jokatu zuen. 1964an Bilbon hil zen. Haren hilkutxa lau pelorarik eraman zuten: García Ariñok, Arriaranek, Etxanok eta Eluk.
Jose Antonio Lertxundi Sirotich eta Luis Lertxundi Sirotich margolariek 1950 iguruan bere erretratua egin zuten. Bilbon kale batek bere izena du.
Lanak
- El Juego de pelota a mano 1900-1925. Semblanzas de jugadores (1926). Liburu honetan Excelsior egunkarian argitaratutako artikuluak bildu zituen.
- Kanala (1936)
- El cho del Carmengo Ama eta Etxekalte el forzudo (1938), Bilbo: Editorial Vasca. Baleares gurutzaontziari eskainita dago. Gerraren ikuspegi frankista ematen du.
Prentsan hedabide desberdinetan artikulu asko argitaratu zituen: Excelsior, La Gaceta del Norte