Juan Ibáñez Lugea
Juan Ibáñez Lugea (Auritz, 1905eko martxoaren 10a - 1969) nafar militarra izan zen.
Juan Ibáñez Lugea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Ibáñez Lugea |
Jaiotza | Auritz, 1905eko martxoaren 10a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | 1969 (63/64 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Espainiako Lurreko Armada Errepublikako Herri Armada Eusko Gudarostea |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Biografia
Auritzen jaio zen 1905eko martxoaren 10ean. Militar profesionala, infanteria armakoa zen. Afrikan egon zen 1927 eta 1931 artean,[1] ondoren penintsulara itzuliz. 1936ko uztailean Bilbon zegoen, eta bertan harrapatu zuen Gerra Zibilak.[2] Errepublikari leial, Legutioko guduan, zutabe baten aurrean joan zen Otxandiorantz, non larriki zauritu zuten.[2] Ondoren, Bilboko Herri Gerra-Eskolako zuzendari izan zen,[1] baita XIV. Gorputzeko buru moduan ere.
Iparraldeko frontea erori zenean, hegoaldera joan eta 1938ko apirilean, Extremaduran VIII. Gorputza zuzendu zuen.[3]
Gerraren amaieran, Stanbrook itsasontzian erbesteratu zen, 1939ko martxoaren 28an Alacanteko portutik irten zena.[4]
Erreferentziak
- García-Sanz 2001, 486 orr. .
- Talón 1988, 902 orr. .
- Engel 1999, 185 orr. .
- Bouzekri 2012, 333 orr. .
Bibliografia
- (Gaztelaniaz) Bouzekri, Nadia. (24 de octubre de 2012). Derrotados, desterrados e internados Españoles y catalanes en la Argelia colonial ¿La memoria olvidada o el miedo a la memoria? (1936-1962). Bartzelona: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa OCLC .970411680.
- Engel, Carlos. (1999). Historia de las Brigadas Mixtas del Ejército Popular de la República. Madril: Almena ISBN 84-922644-7-0..
- García-Sanz, Ángel. (2001). El exilio republicano navarro de 1939. Nafarroako Gobernua.
- Talón, Vicente. (1988). Memoria de la guerra de Euzkadi de 1936. III Bartzelona.
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |