Juan Gris

José Victoriano González Pérez, artistikoki Juan Gris izenez ezaguna (Madril 1887ko martxoaren 23a - Boulogne-Billancourt, Frantzia, 1927ko maiatzaren 11) bere lana nagusiki Parisen egin zuen margolari espainiar bat izan zen, kubismo mugimenduaren ordezkaririk garrantzitsuenetako bat delarik.

Juan Gris

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Victoriano González-Pérez
JaiotzaMadril, 1887ko martxoaren 23a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBoulogne-Billancourt eta Paris, 1927ko maiatzaren 11 (40 urte)
Hobiratze lekuaCimetière de l'Ouest (en) Itzuli
Heriotza modua: giltzurruneko gutxiegitasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, marrazkilaria, ilustratzailea, arkitektura proiektuen marrazkilaria, eszenografoa, grabatzailea eta artista bisuala
Lantokia(k)Boulogne-Billancourt
Paris eta Madril
Lan nabarmenak
InfluentziakHenri Matisse eta Pablo Picasso
Mugimenduakubismoa
Genero artistikoaanalytical cubism (en) Itzuli
izadi hila
arte abstraktua
Arte figuratiboa
erretratua

Musicbrainz: 96ba7096-f9bf-4751-be24-0644cce2f4ef Discogs: 2387220 Find a Grave: 7536675 Edit the value on Wikidata

Lehen urteak

Madrilgo Europa Hotela, Juan Gris jaio zen tokia

Bere benetako izena, José Victoriano González Pérez zen, eta Madrilen jaio zen 1887ko martxoak 23an. Merkatari baten semea, diru aldetik nahiko ondo zebilen familia batean jaio zen, beranduago, arazo ekonomikoetan sartzen hasi zena.

Bere jaioterriko Arte eta Lanbideen Eskolan ikasi zuen, eta, bi urtez, 1904tik 1906 arte, José Moreno Carbonero paisaia margolariaren tailerrean. Oso gaztetatik lan egin zuen aldizkari ezberdinentzat, horien artean, Blanco y Negro eta Madrid Cómicorentzako, baina ez zuen diru askorik irabazten.

1906an, alde batetik, ardura artistikoengatik, eta, bestetik, soldadutza egin behar ez izateko, Juan Gris Parisera, Frantziara joan zen, non Pablo Picasso margolari malagarra eta Georges Braque ezagutu zituen. Montmartre auzoko Bateau-Lavoir ezaguneko komunik gabeko nahiko bizileku kaxkarrean bizitzen jarri zen, non hamarkada batez bizi izan zen.

Lehen urteak, L'Assiette au Beurre eta Charivari aldizkarientzako lan eginez aurrera egin zuen. Buenos Aireseko Marrazki eta Ilustrazioaren Museoak, bere bilduman, aipaturiko lehen aldizkarian argitaratutako zenbait grabatu ditu, non jada, bere ondorengo estiloa nabaritzen hasten den. Sofia Erregina Museoa, 2004an, Juan Grisen marrazkilari arloari erakusketa bat eskaini zion.

Gutxi gora-behera margolari kubista bezala egin zituen lehen saiakerak, 1910-1911koak dira. Bere garai honetako lanak, espainiar museoetan oso urriak dira. Natura hil baten marrazkia aipa daiteke, Madrileko Thyssen-Bornemisza Museoan dagoena eta margolariak 1911n egin zuena. Marrazki honen hauskortasunaren ondorioz, ez da ohi erakusten.

Lan kubista

Juan Grisek margotutako Picassoren erretratua

Bere lehen lan kubistak, 1912koak dira, urte honetan, Parisko Independenteen Galerian bere Picassori omenaldia lana erakutsi zuelarik. Urte honetan, gainera, Henry Kahnweiler arte-merkatariarekin esklusibazko kontratu bat sinatu zuen. Bere egoera ekonomikoak hobera egin zuen, baina, gerra egoeraren ondorioz, Kahnweilerren galeria 1914an konfiskatua izan zen, eta arte-merkatari honek, erbesteratu egin behar izan zuen, ondorioz, Juan Grisek, bere soldata jasotzeari utzi ziolarik.

Lehen Mundu Gerran, Parisen lan egin zuen, non bere lehen bakarkako erakusketa egin zuen 1919an. Kahnweiler berarekin ez egoteak, oso prekarietate egoera zailean jarri zuen, baina Grisek beste eskaintza batzuei uko egin zien, Gertrude Stein idazlearena, adibidez, nork, lanen batzuren truke, dirua eskaintzen zion. Azkenik, Kahnweilerri baimena eskatu ondoren, Grisek, denbora baterako kontratu bat sinatu zuen beste arte-merkatari batekin, eta, Kahnweilerrekin zuen akordioa, berriz hartu zuen honek, Parisera itzuli eta bere galeria ireki ahal izan zuenean.

1915ean, Juan Grisek, Picassorekin igaro zuen uda Céreten, Frantzia, garai honetan, papier collé izeneko teknika garatzen hasi zelarik (paperean moztutako formak eta, ondoren, oihalean itsatsiak).

1922 eta 1924 bitartean, Sergei Diagileven bi balletentzako eszenografiak egin zituen, Les tentations de la Bergère (Artzaiaren tentazioak) eta La Colombe (usoa), margotzen jarraitzen zuen aldi berean.

1925 ondoren, nagusiki gouachea eta akuarela erabili zituen, eta liburuentzako marrazkiren batzuk egin zituen. Bere margolaritza teoriak, artikulu eta hitzaldi ugaritan bilduta daude.

1920ko hamarkadan, bere osasunak larriki egin zuen okerrera, eta hil egin zen, berrogei urte baino ez zituela Boulogne-sur-Seine herrian, 1927ko maiatzak 11n.

Bere margolan kubisten zati handi bat, natura hilak dira, horien artean, Gitarra eta botila (1917 Filadelfiako Arte Museoa), Xake taula (1917 New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa) eta Botila eta frutontzia (1919 Thyssen-Bornemisza Museoa, Madril) aurkitzen direlarik. Bere papier collé teknikaren adibide bat Edalontziak eta egunkaria da (1914, Smith Collegeko Arte Museoa, Northampton, Massachusetts, AEB).

Ohi gaizki ordezkatua espainiar museoetan, margolari kubista guztiak bezala, gaur egun, badira zenbait instituzio margolari honen margolanak dituztenak. Horien artean, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia eta Sofia Erregina Museoa daude, Telefónicaren Arte Bildumak utzitako zenbait lan erakusten dituena.

Galeria

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Gris Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.