Juan Goytisolo
Juan Goytisolo (Bartzelona, Katalunia, 1931ko urtarrilaren 5a - Marrakex, 2017ko ekainaren 4a) espainiar eleberrigilea zen. José Agustín Goytisolo (1928-1999) eta Luis Goytisolo (1935) idazleen anaia zen.
Juan Goytisolo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Goytisolo |
Jaiotza | Bartzelona, 1931ko urtarrilaren 5a |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Marrakex, 2017ko ekainaren 4a (86 urte) |
Familia | |
Aita | José María Goytisolo Taltavull |
Ama | Julia Gay Vives |
Ezkontidea(k) | Monique Lange (en) (1956 - 1996) |
Anai-arrebak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea (1948 - 1954) : zuzenbide |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria, poeta, literary editor (en) , kazetaria, eleberrigilea eta saiakeragilea |
Lantokia(k) | Paris eta Marrakex |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | 1950eko belaunaldia |
Genero artistikoa | eleberria saiakera |
Biografia
1954an argitaratu zuen Juegos de manos, lehen eleberria. 1956 Parisera joan zen bizitzera. Han Monique Langerekin ezkondu zen[1]. Gizarteko arazoak jasotzen ditu bere idazlanetan: Duelo en el paraíso (1955), Fiestas (1955), El circo (1957), La resaca (1958), Fin de fiesta (1962) eta Señas de identidad (1962), bere garaiko eleberririk garrantzitsuena. Lan horretan Parisen gertatu zitzaion deserrotzea kontatzen du, teknika erabat berritzaileekin. Gerra osteko Espainiako gizartea eta, batik bat, burgesia kritikatzen ditu bere obretan. Gerokoak dira Juan sin tierra (1975), Makbara (1979) eta Las virtudes del pájaro solitario (1987). Bi memoria-liburu ere idatzi ditu: Coto vedado (1985) eta En los reinos de Taifa (1986).
1990eko hamarkadan etengabe jarraitu zuen lanean. El sitio de los sitios (1995, Setioen setioa) eleberria Jugoslaviako gerran kokatua dago. Paisajes de guerra con Chechenia al fondo (1996, Gerra-paisaiak, eta hondoan, Txetxenia), Txetxeniari buruzko bidaia-liburua da. 1996an Marrakechen (Maroko) kokatu zen[1]. 1997an beste bidaia-liburu bat argitaratu zuen, De la ceca a la Meca, arabiar herrialde batzuetako egunerokotasuna kontatzeko. Urte berean Las semanas del jardín (Lorategiko asteak) karrikaratu zuen, eta 1999an Blanco Whiteren ingelesezko obraren gaineko saiakera bat. Orobat, 1999an Cogitus interruptus saiakera-liburua kaleratu zuen, idazle eta artisten ingurukoa. 2000. urtean Carajicomedia argitaratu zuen, sexuari buruzko eliz hizkeraren parodia.
Obra
Narratiba
- Juegos de manos (1954).
- Duelo en el Paraíso (1955).
- Trilogía El mañana efímero.
- El circo (1957).
- Fiestas (1958).
- La resaca (1958).
- Para vivir aquí (1960).
- La isla (1961).
- La Chanca (1962).
- Fin de Fiesta. Tentativas de interpretación de una historia amorosa (1962).
- Trilogía Álvaro Mendiola.
- Señas de identidad (1966).
- Reivindicación del conde don Julián (1970).
- Juan sin Tierra (1975).
- Makbara (1980).
- Paisajes después de la batalla (1982).
- Las virtudes del pájaro solitario (1988).
- La cuarentena (1991).
- La saga de los Marx (1993).
- El sitio de los sitios (1995).
- Las semanas del jardín (1997).
- Carajicomedia (2000).
- Telón de boca (2003).
- Novelas y ensayo 1954 - 1959. Obras completas vol. I (2005).
- Obra completa vol. II (narrativa y relatos de viaje) (2006).
- Obras completas vol. III (novelas de 1966 a 1982) (2006).
- Obras completas vol. IV (novelas de 1988 a 2003) (2008).
- Obras completas vol. V (autobiografía y viajes al mundo islámico) (2008).
- El exiliado de aquí y de allá (2008).
Saiakerak
- Problemas de la novela (1959).
- Furgón de cola (1967).
- España y los españoles (1979).
- Crónicas sarracinas (1982).
- El bosque de las letras (1995).
- Disidencias (1996).
- De la Ceca a la Meca. Aproximaciones al mundo islámico (1997).
- Cogitus interruptus (1999).
- El peaje de la vida (2000).
- El Lucernario: la pasión crítica de Manuel Azaña (2004).
- Contra las sagradas formas (2007).
- Ensayos escogidos (2008).
Beste batzuk
- Campos de Níjar (1954): bidaiak.
- Pueblo en marcha. Tierras de Manzanillo. Instantáneas de un viaje a Cuba (1962): bidaiak.
- Obra inglesa de Blanco White (1972)
- Coto vedado (1985): memoriak.
- En los reinos de taifa (1986): memoriak.
- Alquibla (1988): Televisión Españolarako gidoia.
- Estambul otomano (1989): bidaiak.
- Aproximaciones a Gaudí en Capadocia (1990): bidaiak.
- Cuaderno de Sarajevo (1993): bidaiak.
- Argelia en el vendaval (1994): bidaiak.
- Paisajes de guerra con Chechenia al fondo (1996): bidaiak.
- Lectura del espacio en Xemaá-El-Fná (1997).
- El universo imaginario (1997).
- Diálogo sobre la desmemoria, los tabúes y el olvido (2000): Günter Grassekin elkarrizketa.
- Paisajes de guerra: Sarajevo, Argelia, Palestina, Chechenia (2001).
- Pájaro que ensucia su propio nido (2001): artikuluak.
- Memorias (2002).
- España y sus Ejidos (2003) .
- Homenaje a José Ángel Valente, (hitzaurrea). Colección de poesía El País (2009).
Ikus, gainera
- Gaztelaniazko idazle kataluniarrak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Juan Goytisolo Escritores.org