Juan Goikoetxea Maiza
Juan Goikoetxea Maiza, izengoitiz Basarteko apaiza, Ibon Zerain'go eta Iru-Garate (Zerain, Gipuzkoa, 1913ko maiatzaren 8a - ?, 1983), gipuzkoar idazlea eta euskaltzaina izan zen.
Juan Goikoetxea Maiza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zerain, 1913ko maiatzaren 8a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1983 (69/70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta apaiza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Biografia
Jesusen Lagundiko elizgizona zen. Belgikan eta Burgosen egin zituen ikasketak. Aldizkari askotan idatzi ditu artikuluak, besteak beste: Luberri, Gure mutilak, Jesus´en Biotzaren Deya, Euzko Gogoa, Egan, Euskera, Zeruko Argia eta Elkartasuna.
1968. urtean Gamiz, Arabar euskal olerkaria izeneko lana argitaratu zuen Egan aldizkarian Juan Bautista Gamiz arabar idazleari buruz. Orobat, Werner Watsonen historia itzuli du euskarara.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.