Juan Goienetxe Agerrebere

Juan Crisostomo Goienetxe Agerrebere (Irurita, Baztan, 1741eko urtarrilaren 26a - Arequipa, Peru, 1813ko otsailaren 27a) nafar militar, politikari eta merkataria izan zen.

Juan Goienetxe Agerrebere

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan de Goyeneche y Aguerrevere
JaiotzaIrurita, 1741eko urtarrilaren 26a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaArequipa, 1813ko otsailaren 27a (72 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, merkataria eta militarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakRebellion of Túpac Amaru II (en) Itzuli

Bizitza

Juan Crisostomo Goienetxe Iruritako Indakoetxean jaio zen, Baztanen, 1741eko urtarrilaren 26an.[1] Pedro Goienetxe Grajitena eta Maria Bautista Agerrebere Iturralde izan zituen gurasoak.[2] Iruritako Indakoetxea, Goienetxea, Grajitena, Iturregia eta Agerreberea, Anizko Arraioz eta Maritorena eta Zigaurreko Iturraldea etxeetako oinordekoa zen.

1768an, 27 urte zituela, Peruko Erregeorderriko Callaoko portura iritsi zen. Amat erregeordearekin harremanetan jarri ostean, Arequipara igorri zuten, Milizia Diziplinatuen sarjentu nagusi kargua zuela[2]. Horretaz gainera, meatze eta nekazaritza lurren ustiapenari esker, aberastasun handia lortu zuen[1].

1772an, Maria Josefa de Barreda y Benavidesekin, alegia, Nicolas de Barreda y Obando, Arequipako lurjabe handienetako baten alabarekin, ezkondu zen. Bost seme-alaba izan zituzten:

Goienetxe merkataritzan ere aritu zen; batetik, Europako manufaktura produktuak inportatzen zituen eta, bestetik, eskualdeko pattar saltzaile handiena izan zen. Horretaz landa, esklabu-tratuan ere jardun zuen. Irabazien zati bat Penintsulan inbertitu zuen. 1786an Arequipako alkatea izan zen, eta epailea geroago.[2]

Jarduera militarrari dagokionez, Tupac Amaru II.aren matxinadaren (1780-1782) aurkako errepresioan esku hartu zuen. 1788an, Granadarien kapitain izendatu zuten, eta 1796an sarjentu nagusi.[2] Arequipan hil zen, 1813ko otsailaren 27an.

Erreferentziak

  1. Goyeneche y Aguerrevere, Juan Crisóstomo de. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  2. Malamud, Carlos D.. La consolidación de una familia de la oligarquía Arequipeña: los Goyeneche. revistas.ucm.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.