Juan Francisco Hurtado Ametzaga
Juan Francisco Hurtado Ametzaga Untzaga (Gueñes, Bizkaia, 1656 – Hostalric, Girona, Katalunia, 1694ko irailaren 21a) bizkaitar militarra izan zen. Baltasar eta Juan Antonio Hurtado Ametzagaren anaia izan zen.
Juan Francisco Hurtado Ametzaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gueñes, 1656 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | 1694ko irailaren 21a (37/38 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Biografia
Flandriako gudarostean sartu eta bertan zazpi urte eman ondoren, kapitain izendatu zuten. Italian borrokatu eta gero, Itsas armadan sartu zen. Gaztelako erregetzarako gerran hil zen, Gironako Hostalric konkistatzeko guduan. Santiago Ordenako zalduna izan zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.