Juan Francisco Arancibia
Juan Francisco Arancibia Lebario (Durango, 1876ko ekainaren 16an -) arkitekto eta politikaria, La Construcción izeneko aldizkarian idatzi zuen.[1]
Juan Francisco Arancibia | |||
---|---|---|---|
1922ko apirilaren 1a - 1923ko uztailaren 31 ← Rufino Laiseka | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Durango, 1876ko ekainaren 16a (147 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Bizilekua | Gueñes | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta arkitektoa | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Liga de Acción Monárquica |
Biografia
Juan Pantaleón de Arancibia donibandarra eta Mercedes Lebario Rementeria durangarra izan zituen guraso.[2] Arkitektura ikasi zuen eta titulua atera zuen egun berean, 1903ko abuzturen 21ean hasi zen Durangoko udal-arkitekto bezala lan egiten.[1] Lekeitioko udal-arkitekto aritu zen ere.[3] Abadiñoko Zeletabe edo Galindez etxea eraiki zuen[4] baita Gordexolako[5] Villamontetarren etxea edota Durangoko Mª Arroitajauregi eta Vicente Barruetarentzako etxea.[6]
Gabriel Maria Ybarrarekin batera Amurrioko Erreforma-Etxea sortu zuen.[2] Horrez gain, diseinuaz eta lanen zuzendaritzaz arduratu zen, baita Bizkaiko Adingabeen Babeserako Batzordearen beste egoitza batzuk eraikitzeaz ere.[1] Bilboko hainbat etxebizitza diseinatu zituen, Iralan[7] edota Jesusen Bihotza plazan dagoen eraikinetako bat adibidez.[8][9][10]
Bilboko alkatea
Rufino Laiseca Oronozen agintaldian, eta Liga de Acción Monárquica-ren babesarekin, Bilboko alkate izendatu zuten 1920an, baina alderdi antidinastikoen presiopean kargua utzi zuen hilebete batzuen buruan.[1] 1924-1925 urte tartean Sociedad Bilbaínaren presidente kargua izan zuen.[1][11] 1930ean, Primo de Riveraren diktadura amaitu eta gero, Bilboko Udabaltzara itzuli zen, Alkateorde, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zen arte.[1]
Erreferentziak
- «Bilbaopedia - Juan Francisco Arancibia Lebario» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
- «Arancibia Lebario, Juan Francisco - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
- (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2014-07-30). «Una arquitectura para la música, el kiosco» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
- Garaizabal, MIkel. (2015-01-29). «'Ferialeku y San Blas de Abadiño: lugar de encuentro y actividad', por Mikel Garaizabal» MugaKultura (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
- (Gaztelaniaz) «casonas de indianos 2» casonasdeindianos2.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
- «Astola 1» www.gerediaga.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
- (Gaztelaniaz) Olalde, Rafa. (2019-08-29). «Juan Arancibia Lebario» Bilbao: Arquitectura y urbanismo (2º) (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
- (Gaztelaniaz) Durana, Javier González de. (2022-09-08). «La arquitectura nazi en Bilbao: lo residencial (IV)» ArquiLecturA (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
- (Gaztelaniaz) Olalde, Rafa. (2018-07-21). «Edificio Sagrado Corazón 1» Bilbao: Arquitectura y urbanismo (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
- (Gaztelaniaz) Olalde, Rafa. (2018-07-21). «Juan Arancibia Lebario» Bilbao: Arquitectura y urbanismo (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).
- (Gaztelaniaz) «Institucion-Presidentes • Sociedad Bilbaina» Sociedad Bilbaina (Noiz kontsultatua: 2024-02-18).