Juan Fernández uhartedia
Juan Fernández uhartedia edo artxipelagoa[1] Txileko uhartedia da, Ozeano Barearen hegoaldean dagoena, Valparaisoko itsasertzetik 650 km-ra. 633 biztanle ditu (2002).
Juan Fernández uhartedia | |
---|---|
| |
Bertako izena | Archipiélago Juan Fernández |
Geografia | |
Kokapena | Ozeano Barea |
Uharteak denera | 3 |
Azalera | 117,5 km² |
Punturik garaiena | Los Inocentes |
Politika | |
Herrialdea | Txile |
Eskualdea | Valparaíso eskualdea |
Hiri populatuena | San Juan Bautista |
Hiri populatuenaren biztanleria | 800 |
Gizartea | |
Biztanleria | 900 bizt. (2012) |
Dentsitatea | 7,7 bizt./km² |
Robinson Crusoe izeneko herrian bizi dira gehienak, Cumberland badiaren ertzean.
Hiru uharte bereizten dira: Más a Tierra edo Robinson Crusoe uhartea (93 km2), Más a Fuera edo Alejandro Selkirk uhartea (88 km2) eta Santa Clara uharte txikia, Más a Tierra uhartearen hego-mendebalean.
Sumendi-uharteak dira.
Ekonomia
Otarrain-arrantza da nagusi.
Historia
1563an aurkitu zituen uharteak Juan Fernández itsasgizon espainiarrak. Han bizi izan zen urte batzuez Alexander Selkirk itsasgizon eskoziarra; marinel horrek kontatutakoetan oinarritu zen Daniel Defoe idazlea bere Robinson Crusoe ospetsua idazteko.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.