Juan Fernández de Navarrete

Juan Fernández de Navarrete, Navarrete el Mudo izenaz ezaguna dena (Logroño, 1526 Toledo, 1579) espainiar margolaria izan zen. Gaixotasun baten ondorioz, gor geratu zen hiru urte zituela, eta horren eraginez ezin izan zuen hitz egiten ikasi. Hala ere, keinu-hizkuntzaren bidez adierazten ikasi zuen, baita irakurtzen eta idazten ere, eta kultura handia bereganatu zuen. San Asensioko (Errioxa) La Estrella monasterio jeronimotarrean ikasi zuen, eta Frai Vicente de Santo Domingo izan zuen irakasle, keinu-hizkuntza hasiberria erabiliz seguru asko. Kontuan hartzekoa da Navarreteren garaian, Pedro Ponce de León beneditarrak garatu zuela keinu-hizkuntzaren lehen kodea.

Juan Fernández de Navarrete

Bizitza
JaiotzaLogroño, 1538
Herrialdea Espainia
HeriotzaToledo, 1579ko martxoaren 28a (egutegi gregorianoa) (40/41 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkeinu hizkuntza
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Mugimenduamanierismoa
Juan Fernández de Navarrete: Martirio de Santiago (1571)
Juan Fernández de Navarrete: El Bautismo de Cristo (1567), Prado Museoan

Italian zehar bidaiatu zuen (Erroma, Venezia, Milan, Napoli), hango artea ikasteko, eta, antza denez, Tizianoren lantegian lan egin zuen. Tizianoren eragina nabarmena da haren margolanetan.

1556an, Van der Weydenen koadro batzuk eraberritu zituen Escorialen. Filipe II.ak gorteko pintore izendatu zuen ondoren. Escorialerako El martirio de Santiago (1571); El entierro de San Lorenzo; Sagrada Familia (Familia Santua); Natividad eta beste koadro batzuk egin zituen, Apostoluen saila horien artean. Prado Museoan (Madril) eta Weimar-eko eta Ermitageko (San Petersburgo) museoetan daude haren koadroak.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.