Juan Etxebarria Martin

Juan Etxebarria Martin (Izengoitiak: Jon Gotzon, Dirauket ; Santurtzi, 1934ko otsailaren 7a - Gernika-Lumo, 1996ko otsailaren 17a) bizkaitar idazlea eta itzultzailea izan zen.

Juan Etxebarria Martin
Bizitza
JaiotzaSanturtzi, 1934ko otsailaren 7a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1996ko otsailaren 17a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea eta maisu/maistra
KidetzaEuskaltzaindia
Izengoitia(k)Dirauket

Inguma: jon-gotzon-etxebarria-martin-dirauket-1934-1996 Literaturaren Zubitegia: 294

Arteagako eta Gasteizko seminarioetan egin zituen apaiz-ikasketak, apaiz ez bazen ere. Euskal aldizkarietan eman zituen argitara bere lanik gehienak eta euskaltzain urgazlea zen. Hona idazlan eta itzulpen nagusiak: Gurutz bidea (1966), Maitale galdua (1966), Euskal iztegi laburra (1966), Charles Perrault´en ipuinak (1965), Phedro´ren alegiak (1965), Bakarantuak (1966, Lope de Vegaren Soliloquios divinos obraren itzulpena), Esopo´ren alegiak eta Catalunya´ko olerkariak (Verdaguer, Costa y Llobera eta Maragall).

Lanak

Narrazioa

  • Bizkaitz (1990, IKA Ibaizabal)

Saiakera

  • Lauaxeta dela eta (1988, Egilea editore)

Poesia

  • Basoko loreak (1967, S. Anton Katekesia)
  • Cataluñako Olerkariak (J. Verdaguer, M. Costao i Llobera; J. Maragall) (1967, S. Anton Katekesia)
  • Ezpata zorrotza (olerkiak). Ezkutuko aria (antzerkia) (1969, S. Anton Katekesia)
  • Sapho (Olerkiak) (1989, Egilea editore)
  • Prantziko olerkariak (1969, S. Anton Katekesia)
  • Maitale Galdua (1966, S. Anton Katekesia)
  • Lo ta amets (1967, S. Anton Katekesia)

Errekonozimenduak

  • Andolin Eguskitza euskaltzain oso izendatu zutenean, honako hau esan zuen: “Eta eskerrak emateko ordu honetan zelan ahantz Juan Anjel Etxebarria, gerraosteko lehenengo santurtziar euskaldun eta euskaltzalea, idazlea eta irakaslea, euskararen suak eraginda sufrimenduz hornituriko bizitza eskaini ziona Euskal Herriari. Izan bedi gomuta hau harenganako justizia egiten hasteko lehen pausoa!”

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.