Juan Etxebarria Gangoiti
Juan Etxebarria Gangoiti (Bilbo, 1926- Madril, 2018ko abenduaren 25a) bizkaitar politikari eta ekonomialaria izan zen. Teoria Ekonomikoko doktoretza eginik, Bilboko Ekonomi Zientzietako Fakultateko dekanoa izan zen, Bilboko Unibertsitatearen lehenengo errektorea (1968-1969), Unibertsitate eta Ikerketako zuzendari orokorra Hezkuntza eta Zientzia Ministerioan, eta Espainiako Bankuaren zuzendari orokorra. Franco hil ondoren UCD alderdiko kide izan zen. 1977ko hauteskundeetan, Kongresuko diputatu hautatua izan zen Bizkaiko ordezkari gisa. Ekonomiako zenbait liburu argitaratu zituen.
Juan Etxebarria Gangoiti | |||||
---|---|---|---|---|---|
1977ko uztailaren 1a - 1979ko urtarrilaren 2a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
1968 - 1969 - Vicente Lozano López → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Bilbo, 1926 | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Madril, 2018ko abenduaren 25a (91/92 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | ekonomialaria, politikaria eta katedraduna | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Espainiako Doktoreen Errege Akademia | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Zentro Demokratikoaren Batasuna |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.