Juan Carlos Irizar
Juan Carlos Irizar Ortuzar (Oñati, Gipuzkoa, 1951ko azaroaren 8a - Aizarnazabal, Gipuzkoa, 2021eko apirilaren 22a) euskal musikagile eta musikaria zen.
Juan Carlos Irizar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oñati, 1951ko azaroaren 8a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Aizarnazabal, 2021eko apirilaren 22a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta piano-jotzailea |
Musika instrumentua | pianoa |
juancarlosirizar.com |
Ibilbidea
Musika ikasketak Donostiako, Madrilgo, Pabeko eta Erromako Santa Zezilia Goi-Eskolatan egin zituen.
Bere ibilbide profesionalean hainbat orketratako zuzendaria izan zen, hala nola, Bartzelonako Lizeoko Orkestra Sinfonikoa, Pabeko Kontserbatorioko Orkestra, Erromako Santa Zezilia Akademiako Orkestra, Donostiako Schola Cantorum abesbatza, Galdakaoko Zaletasuna abestatza, eta azken aldian Arrasateko Aita Menni Ospitaleko abesbatzako zuzendaria zen, bertan musikoterapia saioak egiten baitzituen. Hainbat udal bandatako zuzendaria ere izan zen, Gasteiz, Zestoa, Getaria eta Galdakaokoa besteak beste.
Bere lanen artean aipatzekoak dira atera dituen 30 inguru diska, partituren liburuak, filme eta dokumentaletako soinu bandak, antzerkietarako musika piezak, Donostiko Iradier balleta eta Gasteizko Samaniego balletetako musika eta koreografiak...
Donostiako Zinemaldiaren ereserkia eta Bilboko Mari Jaia martxa ere berak eginak dira. Euskararen aldeko hainbat jaialdiren abestiak ere konposatu izan zituen; Kilometroak, Eskola Txikiak, Ibilaldia, Euskera Pausoak...
XX mende hasierako dokumental mutuei ere musika jarri izan zien, Irun 1912, Bergara 1925, Zestoa 1928 esate baterako.
Diskografia
Diskak
- Donosti Romántico (1981)
- Todo este tiempo (1984)
- Udazkenaren arnasa (1987)
- Une ahaztezinak (1988)
- Gabon kanta berriak (1988)
- Cuando duerme el duende (1989)
- Kantauri kosta (1994)
- Natura (1996)
- Interiores (1997)
- Oroimenaren lorratzak (1997)
- Denboran zehar (1998)
- Susurro del mar (1998)
- Ametsen artean (2000)
- Euskal doinu emblematikoak (2000)
- Gabon doinuak (2001)
- Suhar (2001)
- Euskal doinu zahar eta berri (2001)
- Cumbia (2002)
- Oroitzapenerako baladak (2003)
- Mendiak (2004)
- Menditik itssora (2005)
- Itsasoa (2006)
- Itsasotik mendira (2007)
- Euskal abesti emblematikoak (2008)
- The Beatles eta ni (2009)
- Hegalak zabalik (2010)
- Aizkorriko ataria (2011)
- Orozko Gorbeia (2011)
- Oñati eta Oñatiko auzoak (2012)
- La Memoria Histórica de un Pueblo Llamado Galdakao (2012)
- Ospitaleko itxas kabia (2013)
- Bihotzaren doinuak (2013)
- Aita Menni (2014)
- Galdakao eta bere auzoak (2014)
- Corre x Ti, Corre x Ellos (2014)
- We Are Like You (2015)[1]
- Bizitzako koloreak (2017)[2]
- Pedaleando (2018)[3]
Beste grabaketa batzuk
- Galdakao (1988)
- Marxa de Marijaia (199?)
- Pasodobles taurinos (2004)
- Pasodoble Francisco Marco (2000)
- Galdakao (2010)
- Orbelak airez aire (2011)
Liburuak (partiturak)
- Doinuak denboran (1999)
- Ametsen artean (2000)
- Euskal doinu emblematikoak (2001)
- Gabon doinuak (2002)
- Oroitzapenerako baladak (2003)
- Mendiak (2004)
- Txilipristin (2007)
- Euskal Abesti Enblematikoak I (2008)[4]
- Euskal Abesti Enblematikoak II (2010)
- Euskal Abesti Enblematikoak III (2010)
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «We Are Like You | Juan Carlos Irizar comienza su tercera gira solidaria en beneficio de We Are Like You» www.wearelikeyou.org (Noiz kontsultatua: 2018-10-11).
- https://www.oñati.eus/eu/albisteak/bizitzako-koloreak-disko-berria-aurkeztu-du-juan-carlos-irizar-musikariak
- «Txirrindulariei eskainitako ‘Pedaleando’ diskoa aurkeztuko du larunbatean Juan Carlos Irizarrek» urolakosta.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-11).
- «Juan Carlos Irizarrek 'Euskal abesti enblematikoak' diskoa kaleratu du» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-10-11).