Juan Carlos Guerra

Juan Carlos Guerra Barrena (Donostia, 1860ko abenduaren 27a - Arrasate, 1941eko urriaren 2a) gipuzkoar historialaria eta legegizona izan zen. Arrasaten bizi izan zen bizi guztian. Genealogia eta heraldika-alorrak landu zituen batik bat. Euskal-Erria, RIEV eta Euskalerriaren Alde izeneko aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak. Harenak dira: Diccionario heráldico de la nobleza guipuzcoana (1883), Ensayo de un padrón histórico de Guipuzcoa según el orden de sus familias pobladoras (1928), Estudios de heráldica vasca (1910), Oñacinos y Gamboínos. Rol de banderizos vascos (1930). Euskal testu eta erromantze zaharren azalpenak ere egin zituen lan aberats batean: Los cantares antiguos del euskera (1924). Berak aurkitu zuen Pedro Ignazio Barrutiaren Acto para la Nochebuena (Gabonetako ikuskizuna) antzerkiaren eskuizkribua.

Juan Carlos Guerra
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1860ko abenduaren 27a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaArrasate, 1941eko urriaren 2a (80 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabokatua, historialaria eta idazlea
KidetzaEusko Ikaskuntza
Historiaren Errege Akademia

Literaturaren Zubitegia: 487

Erreferentziak

Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.