Juan Benet
Juan Benet Goitia (Madril, 1927ko urriaren 7a – 1993ko urtarrilaren 5a) espainiar idazlea izan zen. Lanbidez ingeniaria, egungo Espainiako literaturan sortzaile berrizaleenetako bat izan zen. Hainbat genero landu zituen: drama, saiakera, ipuina eta nobela. Azken genero horretan nabarmendu zen.
Juan Benet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1927ko urriaren 7a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1993ko urtarrilaren 5a (65 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Burmuineko tumorea |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Blanca Andreu (1985 - 1993) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, dramagilea eta ingeniari zibila |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | dramaturgia eleberria |
Biografia
Madrilen jaioa, aita, abokatua, Espainiako Gerra Zibilaren hasieran fusilatu zuten. 1948an Madrilgo ingeniaritza-eskolan sartu zen. 1953an Finlandian ingeniari hasi zela, antzezlan bat argitaratu zuen: Max. Bere kontura, nobela-bilduma bat argitaratu zuen.
1966an Madrila behin betiko itzuli eta orduko herri-lanetako ministerioan hasi zen lanean, bertan ari ziren bere lagun Juan García Hortelano eta Ángel González poetarekin batera. 1967aren bukaeran, Volverás a Región argitaratu zuen. Liburu horren gertalekua, Beneten beste askorena bezalatsu, Espainiako irudimenezko hiri bat da (Región); bertan erabiltzen dituen hizkera-molde desberdinek, ordena kronologikorik ezak, bakarrizketa eta esaldi luzeek, denak batera hartuta, liburu bitxia bihurtzen dute. William Faulkner, Gabriel García Márquez, Juan Carlos Onetti edo Juan Rulfo gisakoetan hartu zuen inspirazioa.
Bere idazkera konplexuak bere pareko idazleen mirespena ekarri zuen, eta zenbait idazle espainiar zorretan agertu ziren halako lanaren aurrean, hala nola Eduardo Mendoza, Javier Marías, Fernando Savater, Félix de Azua edo Álvaro Pombo. 1969an Biblioteca Breve saria jaso zuen Una meditación lanarengatik; oso modu bitxian idatzi zuen, paperezko biribilki jarraitu bat erabiliz, idazten ari zen bitartean ezin atzera egin ahal izateko. Gainera, puntu eta bereiz bat ere gabe idatzitako lehenengotako espainiar nobela izan zen, lehen izan ez bazen.
1974an bere emazte Nuria hil zen, eta etena izan zen bere lanean eta bere harremanetan. 1976an Espainiako Gerra Zibilari buruzko liburua idatzi zuen: Qué fue la guerra civil. 1980an lehenik Saúl ante Samuel eta gero El aire de un crimen nobela poliziakoa agertu ziren. 1984an Kritikaren saria jaso zuen, Herrumbrosas lanzas lanarekin.
1992an garuneko tumore bat antzeman zioten, eta 1993an hil zen.
Bibliografia
1961 – Nunca llegarás a nada
1966 – Volverás a Región
1967 – Una meditación
1970-1973 –Un viaje de invierno, Puerta de tierra, Teatro, Una tumba, La otra casa de Mazón eta Sub rosa
1971 –Una tumba
1976 – Qué fue la guerra civil
1980 – Saúl ante Samuel
1980 –El aire de un crimen
1981 –Trece fábulas y media
1983-1986 –Herrumbrosas lanzas (bukatu gabea)
1987 –Otoño en Madrid hacia 1950
1989 –En la penumbra
1990 –La construcción de la torre de Babel
1991 –El caballero de Sajonia