Juan Bautista Azkarate
Juan Bautista Azkarate Egaña (Arrasate, 1891ko ekainaren 24a - ibidem, 1965eko apirilaren 11a), pilota munduan Mondragonés bezala ezaguna, euskal herritar pilotaria izan zen[1].
- Artikulu hau Arrasateko pilotariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Azkarate».
Mondragonés | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Juan Bautista Azkarate Egaña | |||
Jaiotza data: | 1891ko ekainaren 24a | |||
Jaioterria: | Arrasate ( Gipuzkoa) | |||
Heriotza data: | 1965eko apirilaren 11a (73 urte) | |||
Heriotza herria: | Arrasate ( Gipuzkoa) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Postua: | Atzelaria | |||
Debutatze data: | 1911 | |||
Debutatze pilotalekua: | Atotxako pilotalekua | |||
Erretiratze data: | 1942 |
Ibilbidea
Arrasaten jaioa zenez, gaztelaniazko Mondragonés ezizenaz ezaguna izan zen. 1911n soldadutza Donostian egiten ari zela debutatu zuen. 1917an Astelena pilotalekuan Valentín Castellanos menderatu zuenez, de facto buruz buruko txapeldun bilakatu zen. Orduko arerio nagusia Kantabria bizkaitarra zuen. Hurrengo hamarkadan txapelduna izan zen, 1926an Atano III.ak menderatua izan zen arte. Hala ere, 1942ra arte ez zen erretiratu.
Erreferentziak
- Bombin, Luis. Juan Bautista Azcarate Egaña. in: Auñamendi Eusko Entziklopedia..
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.