Juan Barrero
Juan Barrero (Salamanca, 1980ko otsailaren 11) irakasle, zinemagile espainiarra, batez ere dokumentala landu du. Eduardo Txillidari buruzko dokumentala egin zuen 2015ean.
Juan Barrero | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Salamanca, 1980 (43/44 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria |
Biografia
Bere haurtzaroa Andaluziako herri txiki batean eman zuen. Sevillako Unibertsitatean Ikusentzunezko Komunikazioa ikasi zuen eta Sussexeko Unibertsitatean (Erresuma Batuan) jarraitu zuen eta Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatearen Sorkuntza Dokumentaleko Masterra lortu zuen. National Geographicerako dokumentalen zuzendari gisa lan egin zuen, Ozeano Barean eta Ertamerikan espedizio zientifiko handietan arituz.[1] Esperientzia horretatik La jungla interior (2014) sortu zuen. Filma aurrekontu txikiekin egina, arrakasta izan zuen, Sevillako Zinema Europar Jaialdian Nuevas Olas saria jasoz. Donostiako Zinemaldian, 2016an, Txillidari buruzko Chillida: Esku huts dokumentala aurkeztu zuen. Irakasle gisa erakunde desberdinetan lan egin du: Kubako San Antonio de BaƱosko Zinema eta Telebistako Nazioarteko Eskolan, Madrilgo ECAMen eta Bartzelonako ESCACen.
Filmografia
Ekoizpenak
- Mudar la piel (2018)
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Juan Barrero IMDben webgunean.
- (Gaztelaniaz):Elkarrizketa Videodromo webgunean.