Juan Ayuso
Juan Ayuso Pesquera (Bartzelona, 2002ko irailaren 16a) txirrindulari espainiarra da, profesionala 2021etik UAE Team Emirates taldean.
Juan Ayuso | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Ayuso Pesquera |
Jaiotza | Bartzelona, 2002ko irailaren 16a (21 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Colpack | 2021eko urtarrilaren 1a-2021eko ekainaren 14a |
UAE Team Emirates | 2021eko ekainaren 15a- |
Bathco Cycling Team (en) | 2019-2020 |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 183 zentimetro |
juanayuso.com | |
Kirol ibilbidea
2010etik Xàbian erroldatuta, Valentziako Erkidegoan garatu du ibilbidea, 2011n txirrindularitzan hasi zenetik. 2017an, lehen urteko kadetea zelarik, Espainiako txirrindularitza txapelketan urrea irabazi zuen, bai errepideko proban zein erlojupekoan ere.[1] 2018an, kadeteko bigarren urtean, Espainiako errepideko txapelketan, berriro ere urrezko domina lortu zuen.
Afizionatuetan Bathco taldean aritu zen eta hainbat garaipen izan zuen, Gipuzkoa Klasika, Besayako Itzuliko etapa bat, Espainiako errepideko txapelketa eta Espainiako erlojupeko txapelketa besteak beste.[2],[3]
Profesionaletan
2021eko ekainean, profesionaletara pasatu zen UAE Team Emirates taldean.[4]
2022ko uztailaren 31n lehenbiziko garaipena lortu zuen profesionaletan: Getxoko Zirkuitua.[5]
Urte honetako Espainiako Vuelta izan zen Ayusoren lehenbiziko proba handia eta hirugarren amaitu zen sailkapen orokorrean.[6]
Palmaresa
2019 (junior)
- Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa
- 2. Besayako Itzulian
- 3. Gipuzkoa Klasikan
- 3. Bizkaiko Itzulian eta etapa 1
- 3. Espainiako erlojupeko txirrindularitza txapelketan
2020 (junior)
- Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa
- Espainiako erlojupeko txirrindularitza txapelketa
- Gipuzkoa Klasika
- 2. Besayako Itzulian eta 3 etapa
2021
- Piva Garaikurra
- Belvedereko Giroa
- Giro Next Gen eta hiru etapa
- 2. Ordiziako Klasikan
- 3. Europako errepideko txirrindularitza txapelketan (23 urtez azpiko mailan)
2022
- Getxoko Zirkuitua
- 2. Laigueglia Sarian
- 3. Espainiako Vueltan
- 4. Romandiako Tourrean
- 4. Ordiziako Klasikan
- 5. Kataluniako Voltan
2023
- Romandiako Tourreko etapa bat
- 2. Suitzako Itzulian eta bi etapa
- 2. Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan
- 3. Ordiziako Klasikan
- 4. Espainiako Vueltan eta Gazteen sailkapena
2024
- Classic Sud-Ardèche
- Euskal Herriko Itzulia eta Gazteen sailkapena
- 2. Tirreno-Adriatikoan, Gazteen sailkapena eta etapa 1
- 2. Andaluziako Itzulian
- 2. Drôme Classicean
- 3. Laigueglia Sarian
Emaitzak lasterketa nagusietan
Itzuli Handiak
Itzulia | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | ||
Frantziako Tourra | — | — | — | ||
Espainiako Vuelta | — | 3. | 4. |
Beste Itzuliak
Itzulia | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
---|---|---|---|---|---|
Tirreno-Adriatiko | — | — | — | 2. | |
Kataluniako Volta | — | 5. | — | — | |
Euskal Herriko Itzulia | — | — | — | 1. | |
Romandiako Tourra | — | 4. | 16. | ||
Dofinerriko Kriteriuma | — | UT | — | ||
Suitzako Itzulia | — | — | 2. |
Klasikoak, Txapelketak eta Olinpiar Jokoak
Lasterketa | 2021 | 2022 | 2023 | |
---|---|---|---|---|
Flèche Brabançonne | — | 23. | — | |
Amstel Gold Race | — | UT | — | |
La Flèche Wallonne | — | UT | — | |
Donostia Klasikoa | 18. | UT | 11. | |
Bretagne Classic | 82. | — | — | |
Espainiako errepideko txapelketa | — | 4. | 2. | |
Espainiako erlojupeko txapelketa | — | 7. | 4. |
—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
Taldeak
- Team Colpack Ballan (2021/01/01 – 2021/05/31)
- UAE Team Emirates (2021/06/01-)
Erreferentziak
- Doblete de Juan Ayuso en el Campeonato de España Cadete
- Campeonato España Junior: Los mejores de 2019
- Juan Ayuso, con doblete de oro, y Eva Anguela, campeones de España júnior
- El UAE adelanta la espera y Ayuso es desde hoy ciclista profesional
- Ayuso esprintean nagusitu da Getxon
- Una dupla desde cadete