Juan Artzamendi

Juan Artzamendi Enparantza (Arrasate, 1927ko azaroaren 25a - Gasteiz, 2004ko maiatzaren 28a) gipuzkoar musikagilea izan zen.

Juan Artzamendi
Bizitza
JaiotzaArrasate, 1927ko azaroaren 25a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz, 2004ko maiatzaren 28a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Irakaslea(k)Francisco Escudero
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta orkestra zuzendaria
Musika instrumentuaKlarinetea
pianoa

Bere hasierako musika ikasketak Enrique Álvarez Zapata eta Justo Munarrizekin egin zituen. Munarriz orduko Arrasateko Udal Bandaren zuzendaria zen, eta berarekin klarinetea eta pianoa jotzen ikasten hasi zen. Ikasketetan Valladoliden sakondu zuen, eta Euskal Herrira bueltan armonia, konposizioa, instrumentazioa eta zuzendaritza ikasi zituen, Francisco Escuderoren ikasle gisa. Ordutik Escudero bere irakasle handitzat izan zuen.

1960tik Arrasateko Udal Banda zuzendu zuen, eta 1963ko lehiaketan Arrasateko Bandako Zuzendari Zibilen Kidegoan sartu zen. Ordutik Arrasateko Udal Bandako zuzendari lanak egin zituen, eta Arrasateko Udal Banda zuzenduz hainbat sari lortu zituen (lehen sarirako accesita Musika Banden I. Txapelketa Erregionalean, Zaragozan 1967an; lehiaketa berean, Artzamendik lehen sarirako accesit bat lortu zuen, bere zuzendaritzagatik).

'Txanton Piperri' operarekin arrakasta nabarmena lortu zuen, eta Danok abesbatza sortu zuen.

Udalak 1974an erabaki zuen Arrasateko banda bertan behera uztea, eta ondorioz Artzamendi bere bizitzako bigarren proiektu handian zentratu zen: Arrasate Musikaleko sortzailea izan zen 1975ean, eta bertako ikasleen Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria 1977tik 1992ra. Bide horretan nazioarteko birak egin zituzten, baita hainbat sari lortu ere.

Urte hartan erretiroa hartu zuen, eta Arrasateko Parrokiako koruaren zuzendaritzaz arduratu zen.

Obra ugari konposatu zituen, horien artean: 'Udalamendi', Udalaitz mendiari buruzko orkestra eta abesbatzarako poema sinfonikoa; 'Mari Errauskin' opera; “Gora Arrasate' danborradarako martxa; Tenore, abesbatza eta organorako requiem bat, San Frantziskoko kanpaien berrinaugurazioan estreinatua.

Arrasateko Udalaren Urrezko Domina jaso zuen.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.