Juan Arratiakoa
Juan Arratiakoa XVI. mendeko itsas-gizon bilbotarra izan zen.[1]
Juan Arratiakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1502 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | XVI. mendea ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | marinela |
Fernando Magallaesen agindupean zeuden 234 itsas-gizonekin batera, Sevillan 1519ko abuztuaren 10ean munduari bira osoa eman zion lehenbiziko espedizioan parte hartu zuen. Juan Arratiakoa itsasmutil zebilen Victoria ontzian.
1521ean, Juan Sebastian Elkano Filipinetan buruzagi bihurtu zen eta beste 18 gizonekin (tartean Juan Arratiakoa) espedizioa bukatu zuen. 1522ko irailaren 6an Victoria ontzia Sanlúcar de Barramedara heldu zen.
Juan Zubileta barakaldarrarekin batera[2], itsasaldi osoan itsasontziz aldatu ez zen bakarra izan zen. Elkanok berak zenbait aldiz egin zuen.
Erreferentziak
- Gorostidi Gelbenzu, Angel de. (1907). «Los euskaros en la primera vuelta al mundo» Euskal-Erria (57): 384..
- http://www.ezagutubarakaldo.net: Juan de Zubileta (Leyenda)
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.