Juan Arana Ezpeleta
Juan Arana Ezpeleta —Loramendi, idazle goitizenez; frai Joakin Bedoña, erlijio izenez— (Bedoña, Gipuzkoa, 1907ko urtarrilaren 27a - Donostia, Gipuzkoa, 1933ko martxoaren 23a) elizgizona eta euskal olerkaria izan zen.
- Artikulu hau elizgizonari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Juan Arana».
Juan Arana Ezpeleta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Arana Ezpeleta |
Jaiotza | Bedoña, 1907ko urtarrilaren 27a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Donostia, 1933ko martxoaren 23a (26 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | monjea, poeta eta idazlea |
Mugimendua | Euskal Pizkundea |
Izengoitia(k) | Loramendi |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena |
![]() |
![](../I/Loramendiren_monumentua_01.jpg.webp)
Bizitza
Juan Arana Bedoña auzoan jaio zen, garai hartan Aretxabaletako auzoa zen oraindik, 1966an Arrasate izatera pasa zen. Hamahiru urte zituela Altsasuko kaputxinoetan sartu eta bost urte geroago, 1925ean, abitua hartu zuen. Teologia ikasten ari zela, gaixotu, eta 26 urte ozta-ozta beterik zituela hil zen peritonitis eraso batek jota.
Zeruko Argia eta Yakintza aldizkarietan argitaratu zituen bere idatziak. Espainiako Gerra Zibilaren aurreko Olerkarien belaunaldikoa izan zen, Lizardirekin, Lauaxetarekin eta Orixerekin batera. Loramendiren olerkigintza lirikoa da, eta, sarri, Jainkoa du kantagai.
Tolosan (1931) eta Hernanin (1932) Euskaltzaleak erakundeak, Aitzolen agindura, eratutako Olerki Jaietan bi sari jaso zituen Arrantzalien arrats-otoitza eta Barruntza leyotik izeneko olerkiekin. Julen Yurrek, 1960an, Aranaren idazlan guztiak bildu eta argitaratu zituen Loramendi. Olerki ta idatzi guziak izenburupean.
Lanak
- Olerki eta idatzi guztiak (1960, Itxaropena), Juan Aranaren idazlan guztien bilduma, Julen Yurrek prestatua.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
- Euskal Pizkundea
- Gipuzkoako idazleen zerrenda
- Debagoiendar ospetsuen zerrenda