Juan Antonio Guergué

Juan Antonio Guergué Ihantzi (Aguilar Kodes, 1789ko ekainaren 26aLizarra, 1839ko otsailaren 18a) nafar militarra izan zen.[1]

Juan Antonio Guergué

Bizitza
JaiotzaAguilar Kodes, 1789ko ekainaren 26a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaLizarra, 1839ko otsailaren 18a (49 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta carlist (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Gradualanda-mariskal
Parte hartutako gatazkakIberiar Penintsulako Gerra
Lehen Karlistaldia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaKarlismo

Biografia

Aguilar Kodesen jaioa, etxe noble batean sortu zen eta 20 urte zituela sartu zen armadan. Kapitain zen 1822an eta erregezaleen alde borrokatu zen, liberalen aurka, Lizarra eta Vianako guduetan. Komandante egin zuten 1823an eta koronel 1830ean.

1834. urtean, lehen karlistadaren hasieran, Tomas Zumalakarregiren agindupean jarri eta Trebiñuko guduan nabarmendu zen. Brigadier izendatu zuten 1835ean eta Kataluniara joan zen armadaren gidari jarri zuten agintari karlistek. Ez zuen Katalunia aldean arazo handirik izan, eta Bizkaira deitu zuten ondoren.

1837an mariskal izendatu eta Bizkaiko armada zuzendu zuen. 1838an Iparraldeko armada osoko buruzagi bilakatu bazen ere, Urizaharreko gudua eta gero kargutik kendu zuten, eta Rafael Maroto ezarri zuten haren lekuan.

Hasia zen Maroto isilpeko harremanetan Espartero liberalarekin eta jakinik Guerguék eta bera bezalako militar setatsuek ez zutela etsaien aurrean amore emango, preso harrarazi zituen Marotok Guergué eta haren inguruko batzuk eta Lizarran hil 1839ko otsailean.

Erreferentziak

Biografia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.