Joyce Jonathan

Joyce Jonathan (Levallois-Perret, 1989ko azaroaren 3a), frantziar kantautore, abeslari eta musikari bat da.

Joyce Jonathan

(2016)
Bizitza
JaiotzaLevallois-Perret, 1989ko azaroaren 3a (34 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaÉcole alsacienne (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, abeslaria, aktorea, gitarra-jotzailea eta estudioko musikaria
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuagitarra
pianoa
ahotsa
DiskoetxeaMyMajorCompany (en) Itzuli
Universal Music Group

joyce-jonathan.fr
IMDB: nm3802078 Allocine: 714436
Facebook: joycejonathan.music Twitter: joycejonathan Instagram: joycejonathan MySpace: joycejonathan Youtube: UCWWuX7gqre-Sa8GjpVY-8QA Spotify: 25eQCECJH4VTpBYV9jhpyE iTunes: 342296339 Musicbrainz: 90f40b06-41e1-45fd-96a8-599f847978d6 Songkick: 796069 Discogs: 1692112 Allmusic: mn0002363476 Deezer: 318673 Edit the value on Wikidata

Sur mes gardes izena zuen aurreneko diskoa platinozkoa bihurtu zen urtebetean eta 2011n debutari frankofono onenaren saria eskuratu zuen NRJ Music Awards sarietan[1].

Biografia

Joyce Jonathan Paris ondoko Levallois-Perret hirian jaio zen[2] eta Parisko Eskola Alsaziarrean egin zituen ikasketak eta Unibertsitatean psikologia ikasi zuen.

7 urte baino ez zituela pianoa jotzen hasi zen eta aurreneko abestiak konposatu zituen. 16 urte zituela MySpace sare sozialean hark konposaturiko hiru abesti ezarri zituen[3] eta My Major Company disketxe berriko Michael Goldmanekin jarri zen harremanetan.

Aurreneko diskoa atera ahal izateko diru bilketa kanpaina abiatu zuen eta 2008ko maiatzaren 3rako 70.000 euro batu zituen 486 ekoizlerengandik[2]. 2010ko urtarrilean atera zen diskoa, Sur mes gardes eta bost hilabetetan urrezko diskoa izatera iritsi zen[4]. Abuztuan deskarga gehien zituen albuna bihurtu zen eta urtebeterako platinozko diskoa zen. "Je ne sais pas" eta "Pas besoin de toi" uizan ziren singleak eta 2011ko NRJ Music Awards sarietan debutari frankofono onenaren saria eskuratu zuen.

2013an Caractère diskoa argitaratu zuen eta bertan dagoen "Ça ira" singlea izan da bere ibilbideko abesti arrakastatsuena[5]. NRJ Music Awards sarietan bi izendapen jaso zituen, emakumezko abeslari onena eta abestirik onena.

2016an hirugarren diskoa plazaratu zuen, Une place pour moi, eta 2018an laugarrena, On izenekoa[6].

Diskografia

  • Sur mes gardes (2010)
  • Caractère (2013)
  • Une place pour moi (2016)
  • On (2018)

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) «NRJ Music Awards 2011 : ce que vous n'avez pas vu à la télé  Public.fr (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  2. «Joyce Jonathan : biographie, partitions, tablatures» www.partoch.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  3. «Joyce Jonathan | Listen and Stream Free Music, Albums, New Releases, Photos, Videos» Myspace (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  4. (Frantsesez) «Joyce Jonathan déjà disque d’Or» Toutelaculture 2010-04-28 (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  5. «Joyce Jonathan - Ça ira» ultratop.be (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
  6. (Ingelesez) «Joyce Jonathan» Discogs (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.