Joy Ezeilo

Joy Ezeilo (Enugu, 1966) nigeriar abokatu bat da, giza eskubideen aldeko ekintzailea.[1][2][3]

Joy Ezeilo
Bizitza
JaiotzaEnugu (en) Itzuli, 1966 (57/58 urte)
Herrialdea Nigeria
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Nigeria (en) Itzuli Doktoretza, Zuzenbidean Masterra, Bachelor of Laws (en) Itzuli
University of Nigeria (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraklege-aditua, unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)University of Nigeria (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Nigeriako Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa izan zen, eta Nazio Batuen Erakundeko pertsonen trafikoari buruzko kontalaria, 2008tik 2011ra.[4] 1990eko hamarkadaren amaieran, Women Aid Collective (WACOL) sortu zuen, eta 25 urtean 60.000 nigeriar emakumeri ostatua eta laguntza juridikoa eman die. Tamar Sexual Assault Referral Center izeneko babes zentroa sortu zuen, abusuen biktimei laguntzeko.[4] West African Women's Rights Coalition (WAWORC) ere sustatu zuen.[5] Giza Eskubideen Sari Nazionala irabazi zuen Nigerian 2019an, eta Niger Ordenaren Ofiziala jaso zuen aktibismoagatik eta giza garapenari egindako ekarpenagatik.[1] 2022an Emakume Afrikarren Lidergo Sareko (AWLN) nigeriar ataleko lehendakariordea izan zen, eta Enuguko Estatuko Ikerketa Judizialeko Paneleko kide ere bai, poliziaren basakeriak eta hilketa estrajudizialak ikertzeko

2022an, Joy Ezeilo BBCren 100 emakumeen zerrendan sartu zen.[4]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «OHCHR | Joy Ngozi Ezeilo (Oon), former Special Rapporteur on trafficking in persons, especially women and children» web.archive.org 2022-05-27 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  2. (Ingelesez) «Bio of Prof Joy Ngozi Ezeilo (Officer of the Order of Niger)» Faculty of Law, University of Nigeria, Enugu (web.archive.org) 2021-03-04 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  3. (Gaztelaniaz) «Ezeilo: "Puede que sea imposible hallar a todas las niñas de Chibok"» El Periódico (web.archive.org) 2016-04-14 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  4. (Ingelesez) «BBC 100 Women 2022: Who is on the list this year?» BBC News (web.archive.org) 2022-12-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
  5. (Ingelesez) «WACOL Networks - WACOL» web.archive.org 2022-12-07 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.