Joy Adamson

Friederike Victoria "Joy" Adamson ( 1910eko urtarrilaren 20a - 1980ko urtarrilaren 3a ) Austriako naturalista izan zen, batez ere Born free (Libre jaioa) liburuagatik ezaguna, Elsa izeneko lehoia salbatzeko bizi izandako esperientziak kontatzen zituena.[1][2] Eleberriak izen bereko telesail bati esker lortu zuen ospea.[3]

Joy Adamson
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFriederike Victoria Gessner
JaiotzaOpava, 1910eko urtarrilaren 20a
Herrialdea Erresuma Batua
 Austria
Cisleithania
HeriotzaShaba National Reserve (en) Itzuli, 1980ko urtarrilaren 3a (69 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Ezkontidea(k)Victor von Klarwill (en) Itzuli  (1935 -  1937)
Peter René Oscar Bally (en) Itzuli  (1938 -
George Adamson (en) Itzuli  (1944 -  1980)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, naturalista, margolaria, ekintzaile ekologista, botanika ilustratzailea, ekologoa, autobiografialaria, landare biltzailea, zientzia ilustratzailea eta umorista grafikoa
Jasotako sariak

IMDB: nm0011499 Find a Grave: 16473602 Edit the value on Wikidata

Biografia

Bere benetako izena Friedericke Victoria Gessner zenSilesian (gaur egun Opava, Txekiar Errepublika) jaio zen Troppaun. George Adamson bere hirugarren senarrarekin batera Kenyara joan zen bizitzera Naivasha lakuaren ertzera. Bertan, oihaneko animaliak aztertzen eta margotzen jardun zuen eta 1960an Born Free (Libre jaioa) argitaratu zuenean ospetsu egin zen. Animaliei buruzko beste lan batzuk ere argitaratu zituen, eta oihaneko bere bizitza zinemara ere eraman zuten.[3][4]

1980ko urtarrilaren 3an, Joyren gorpua urrutiko leku batean aurkitu zuen Peter Morson laguntzaileak. Lehoi batek eraso eta hil egin zuela adierazi zuten; Hori izan zen hedabideek hasieran jakinarazi zutena, baina poliziaren ikerketek zauriak zorrotzegiak zirela eta lehoiak ezin zituela egin ondorioztatu zuten, tresna zorrotz batekin hil zutela ondorioztatuz. Antza denez, simi bat erabili zuten (Afrikako bi ahoko ezpata ezaguna).Langileak ikertu ondoren, Paul Wakwaro Ekai hilketaren erruduntzat jota atxilotu egin zuten. Biziarteko kartzela zigorra ezarri zioten, adingabe izateagatik heriotza zigorretik salbatuta.[5][6]

Erreferentziak

  1. «Nacida libre | Entre páginas» Mujeres con ciencia 2019-12-28 (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  2. «Joy Adamson letters» www.fatheroflions.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  3. «Joy Adamson Biography - life, family, childhood, parents, story, death, wife, young, book» www.notablebiographies.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  4. «Joy Adamson, naturalista | Efemérides» Mujeres con ciencia 2015-01-20 (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  5. EFE. (). «Silencio en torno a la muerte de la autora de "Nacida libre"» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
  6. «Elsa's Legacy: The Born Free Story ~ Adamson Timeline | Nature | PBS» Nature 2012-09-06 (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.