Joxepa Inaxi Elizegi
Joxepa Inaxi Elizegi Bengoetxea (Asteasu, Gipuzkoa, 1864ko urtarrilaren 12a - ??) gipuzkoar bertsolari bat izan zen. Mikaela Elizegi bertsolariaren ahizpa eta Pello Errota bertsolariaren alaba zen.[1]
Joxepa Inaxi Elizegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Asteasu, 1864ko urtarrilaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | ? ( urte) |
Familia | |
Aita | Pello Errota |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Senideetan bigarrena zen eta bertsotan zekiena.
Bertsoak
« | “Gure ahizpa Joxepa Inaxi senideetan bigarrena genduan, eta bertsotan zekiana zan. Garai hartan Astiasuko plazan bi sagardotegi ere baziran. Sagardorik ez genduan etxean, errotan, eta kaletik eramaten genduan. Ta gure ahizpa hori sagardo eske joango zan, da han bi mutilzahar bertsotan ari omen ziran. Aitaren gainean-edo ariko ziran, da orduan gure ahizpa horrek bertso hau bota zien:” Bertsotan ari dira bi galtza-jario, bat …………… bestia Antonio, jendia emen dago hoik diala merio, aita guriarentzat ez dute balio. |
» |
Mikaela Elizegi, "Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua" (Antonio Zavala) |
« | “Behin batean, gure ahizpa Joxepa Inaxi, sagardotegian toriatu egin zuten, bertsotan hasteko alegia, eta gure ahizpa horrek horrela kantatu zien: Gogorikan ez daukat, lotsa bestetikan, horra emakumea naizen partetikan; toriatzen banazue aldamenetikan, ederrak aditzeko zaute nigandikan. Eta hori esanda alde egin zuan handik, gehiago ez kantatzeagatik» |
» |
Mikaela Elizegi, "Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua" (Antonio Zavala) |
Mikaelak kontatzen du bere ahizpa Joxepa Iñaxi bertsolaria 20 urte ingururekin Argentinara joan zela. Mikaelak xehetasun bat eman zuen kontakizunean, emakumeen migrazioarekiko dugun iruditegiarekin bat ez datorrena:
« | “Orduan neskatxa kuadrillak joaten ziren, eta gure ahizpa ere bere neskatxa lagunekin joan zen”. Joxepa Inaxik nahi zuen bere ahizpa Mikaela Argentinara joatea, eta honek ezetz esaten zion. Kartaz elkarri bertso bana jarri zioten gai horren inguruan, eta Mikaelak gorde zituelako dugu hauen berri: Joxepa Inaxi: Nere ahizpa Mikela nik abixaturik, ez duela etorri nahi bidean bakarrik, ez det nahi eukitzea etxean negarrik, hor gelditzen bazera zeretzat alferrik. Mikaela: Ahizpa, bidaltzen dizut horren errespuesta, oraindik ni juatea segurua ezta, horrenbeste enpeñoz gelditzea gaitz-ta, akaso joango naiz mudakorra naiz-ta. |
» |
Mikaela Elizegi, "Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua" (Antonio Zavala |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.