Joxemari Mitxelena Cazabon

Joxemari Mitxelena Cazabon, Axeia (Oiartzun, Gipuzkoa, 1958ko apirilaren 1a) Oiartzungo pilota eskolaren sortzailea eta Euskadiko Selekzioko prestatzaile eta hautatzailea da. Herri ekintzaile eta politikoa. Historia eta genealogia maite ditu.

Joxemari Mitxelena Cazabon

zinegotzi

1991 -
Bizitza
JaiotzaOiartzun, 1958ko apirilaren 1a (65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, pilotaria, ekintzailea, ikertzailea eta historialaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskadiko Ezkerra
Eusko Alkartasuna
Euskal Herria Bildu

Bizialdia

Joxemari Oiartzunen jaio zen eta bederatzi urte arte Gurutzeko eskola-etxean bizitu zen. Ama Pepita Cazabon Martiarena, Gurutze auzoko Koxkotene baserrikoa zen. Frantsesaren alaba deitzen zioten bere aita lehen mundu gerratik ihesi, desertore etorri bai zen Oiartzuna. Aita Manuel Mitxelena Rezola, Axeia, Elizalde auzoko Axeianekoa. Hiru anai-arrebatan zaharrena da. Ezkondua da eta bi alabaren aita. Aitona ere bada.

Haurtzaroan auzoko eskola frankistan ibili zen, tartean, euskaraz aritzea zigortzen zuten garaian. Ondoren, eta Elizalde auzora bizitzera etorrita, apaizen eskolan jarraitu zuen hiru urtez, batxilergoa Donostiako Peñaflorida institutoan bukatuz. Historia egitea izan zen bere nahia, baina, garaiak halakoak, familiako ekonomia urritasunak ekidin zion bide hori hartzea eta bankuan lan egiteko prestatu zen.[1]

Oso gaztetatik eutsi behar izan zion lanari. Ikasketak baztertu gabe, 15 urterekin hasi zen lanean Carbónica Santa Clara herriko enpresan eta sos apurrak gehitzearren, larunbata gauetan, Pasaiako portura joaten zen barkuak deskargatzera. Joan-etorriak oinez egiten zituen, lanik izango zuen ala ez, aldez aurretik jakin gabe. Geroago, Mamut enpresako sorreran, listero[2] kargu administratiboan aritu zen lanean.

Gipuzkoako txapeldun

19 urterekin Aurrezki Kutxa batean hasi zen lanean eta hantxe jaso zuen lanbideari zegokion etengabeko formazioa. Jubilatu zen arte bertan jardun zuen.[1]

Pilota mundua

Joxemari jaio zen etxeak (auzo-eskolako etxeak) bi frontoi zituen. Ezkerpareta mutilen gelari zegokiona, eta eskuin-pareta, neskena. Esku-eskura biak eta bere zaletasunaren abiapuntu. Hamabost urterekin, jada, hasi zen txapelketak antolatzen. Oiartzunen pilota eskola 1974ean sortu zuen Lartaun elkarteak eta bertako lehen irakaslea (eta bakarra) izan zen. Urte horretan hasi ziren, baita ere, txapelketak antolatzen. Gipuzkoako txapela hirutan bereganatu zuen.

Talde eta federazioetako partaidetza

Pilotako Euskal Selekzioko partaideak. Alcira. 2023

Oiartzunen sortu diren pilota talde hauetan hartu du parte:

  • Lartaun (1974-1992)
  • Oiarpe  (2004-2010)
  • Txost (2010etik). Klubeko sortzailetako bat izan da.

Federatuen fitxa 1972an lortu zuen eta 1976an, 18 urte zituela, (Adin-nagusitasuna 21 urtettik 18 jaitsi izanari esker) Gipuzkoako Federazioko kide aukeratu zuten. 2016tik Euskadiko Federazioan dago. Joko Zuzenetako arduraduna da eta aldi berean, federazioko diruzaina.

Gipuzkoako federatiboa.1976

Pilotarien  prestatzaile eta hautatzailea

  • Munduko txapeldun titulua lortua du 2023an.
  • Euskal Selekzioko prestatzaile eta hautatzailea da.
  • 2016tik Gipuzkoako hautatzailea eta federatiboa da.[3][4]

Lorpenak:

- Euskal Herri mailan 6 aldiz iritsi da txapeldunorde izatera Gipuzkoako selekzioko hautatzaile bezala.

- 2018an Europako txapeldun izan zen Euskal Selekzioarekin.

- 2023an, Alziran, berriz ere Euskal Selekzioko hautatzaile bezala:

Oiartzunen pilota afizioaren sustapenean.

Herriko afizioa pizten, indartzen eta mantentzen lan asko egin du Joxemarik.[5] Bere iritziz, Euskal Herriko plazarik onena Oiartzungo beheko plazan dago eta bertan hezi ditu Euskal Herri osotik etorri diren hainbeste gazte. Berak prestatu ditu eta berak hautatu, selekzioan jokatzeko. 2023an munduko txapeldun geratu diren neskak, adibidez, berarekin sei urtez ikasten egon ondoren lortu dute maila.[6]

Joko tradizionalen berreskurapenean.

Joko zuzenak antzinako pilota-jokoak dira paretarik gabe jokatzen direnak. Saila honetakoak dira: bote luzea, mahai jokoa (bote luzearen aldaera), pasaka, laxoa, eta errebotea. Bote luzea, Valentzian Llargues izenarekin ezagutzen da. Denetan zaharrena da. Pilota oso gogorrarekin jokatzen da eta mutilak dira modalitate honetan aritzen direnak. Mahai jokoa berriz (Internacional modalitate bezala ezagutzen da hemendik kanpo[7]) maila handia eskatzen du eta neskek bakarrik jokatzen dute.[8]

Antzinako jolasak ikertzen, berreskuratzen eta dokumentatzen lan asko egina da.[9] Lan horretan dihardu Txost pilota taldeko beste kiderekin batera, besteak beste Antton Mendizabalekin.[10][11] 

Bere pilotaren inguruko jakintza herriarekin elkarbanatu izan nahi du, liburuetan zein bideo edo telebista programetan: Pilota Oiartzunen Mugarri,[12][13] Pilotasorotik Madalensorora 2004ko film laburra[14] edota Itxi liburuak eitb-ko programan.[15]

Militantzia politikoa

Euskadiko Ezkerra alderdian hasi zen militatzen Joxemari 1980an, sei urtez, eta 1987an Eusko Alkartasunera aldatzea erabaki zuen eta bertan mamitu du bere konpromiso politikoa, erakundeetan nahiz erakundez kanpo. 1991-1996 legegintzaldian Oiartzungo zinegotzi izan zen ia bost urtez, mehatxuengatik denbora baino lehen kargua utzi behar izan zuena.[16] Aranzadi oroimenean jasoa dago bere testigantza mehatxu biktima bezala[17] eta beste programa batzuetan ere parte hartu du gai honi buruz hitz eginez..[18] Oiartzungo Pakearen aldeko taldearen sortzailetako bat izan zen 1991n.

Horrez gain, Eusko Legebiltzarreko eta Batzar Nagusietako zerrendetan egotea egokitu izan zaio.[19]

Eskubideen aldeko agerraldia Oiartzunen. 1992.01.20

2011tik Bilduko Bilkidea da.[20] 

Historia zalea

Bere zaletasunen artean historia eta genealogia dira aipagarrienak. Genealogian bertan, baditu ehundik gora bilduak, jendearen eskariz batzuk, baina gehienak bere interes propiogatik sortutakoak. Atzeraka 400-500 urte eginez, herritarren historiak sakontzen ditu, familietako adarren mugimenduak eta lokerak. Hortik eskuratzen duen ezagutzak baliagarria suertatzen zaio, frankotan gertatu izan zaion bezala, Ameriketatik-edo arbasoen aztarnen peskizan datozenei laguntza emateko.[1]

Ikerketa maite du. Maria Josefa Sansberro Echeverria oiartzuarraren historia bildu zuen Izarraitz Villaluze Aizpuruarekin batera. Maria Josefa Sansberro bigarren mundu gerran erresistentziarekin konprometitua ibili zen eta nazien kontzentrazio eremuan hil zen 1994ean. Ikerketa honetan oinarrituta idatzi zuen Edurne Portela idazleak Maddi y las fronteras izeneko eleberria.[21]

Herri ekintzaile

Biescasko kaltetuen bozeramaile

Herri ekintzailea da Joxemari. Musu-truk ordu asko eskaintzen ditu herriaren eta herritarren mesedetan. Herriko ondareari balioa eman nahian, bere burua prestatu eta ondarea erakusteko bisita gidatuak egiten ditu astean bitan.[22]

Eliza eta bere inguruak erakusten ditu[23] eta Arizmendienea etxe-museoa ere bai.[24]

Parrokiako artxiboa eta diru kontuaren ardura beregain hartua du.[25]

Herriko istorioak jendartean zabaltzea gustuko du, zenbait ekintzetan ikusi den bezala, hala nola, EITBko SOS Kantuak programan.[26]

Herri-bizitzako edozein premietan laguntzeko prest azaltzen da, izan jaietan edo beste edozertan. Asko nabarmendu zen, esate baterako, 1996ean Biescasko tragedia gertatu zenean laguntzen aritu zenean.[27][28] Hamar urtez Gipuzkoako kaltetuen bozeramaile jardun zuen, familien aldeko gestioetan laguntza ematen zuen bitartean.[29]

Idazkiak eta kolaborazioak

Lankidetzan argitaratutako liburuak

  • Olentzeroren tradizioa liburuan, “Olentzeroren tradizioa Lesaka eta Euskal Herriko Eguberrietan“ izenarekin argitaratutako atala. (2006).[30]  
  • Pilota Oiartzunen  (Mugarri 25. Oiartzungo Udala) liburua idatzi zuen beste hiru lagunekin batera. (2018).[12][13]

Oiartzungo urtekarietan artikulu ugari idatzi ditu.

Aipatzekoak:

  • Oiartzungo Mitxelenatarrak  (2001).[31]

Agerraldiak

  • Catástrofes: Organizar el caos” Euskal Herriko Unibertsitako Uda Ikastaroan hizlari bezala parte hartu zuen, Biescas-en bizitakoa azalduz.[39]
  • Itxi liburuak  programan pilotaren historia partekatzen. (2023).[15]

Filmetako kolaborazioak

  • Pilotasorotik Madalensorora film laburrean, Oiartzungo pilotaren historia partekatzen. (2004).[14]
  • Echevarriatik Etxeberriara pelikulan testigantza ematen. (2017).[40]

Oiartzun Irratiko kolaboratzaile

Kultur Saria 2023

Hilean behin eta 2023ko irailean hasita, Oiartzun Irratiarekin kolaborazio saioak ditu. Oiartzun eta oiartzurrak izango ditu hizpide Axeyan Txokotik deituriko saioak. [41]

Kultur saria

Ondare mahaiko beste kideekin batera 2023ko kultur saria jasotzeko ohorea izan du. Oiartzungo ondare aberatsa zaintzen eta ezagutarazten hainbeste lan egin duten herritarrak omendu nahi izan ditu Udalak.[42]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) ZANA ZALAKO Joxe Mari Mitxelena Cazabon 2022-11-08. 2022-11-08 (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  2. (Gaztelaniaz) «Listeros - Oficios tradicionales - Diputación Foral de Gipuzkoa» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  3. «Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa - Federación Guipuzcoana de Pelota Vasca» gipuzkoapilota.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  4. (Gaztelaniaz) GOIZARIN. (2019-10-13). «Joxe Mari Mitxelena hautatzaile, IX. Champions de Llargues txapelketan» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  5. lehenetsia, Gune. (2023-01-20). «[Erreportajea Pilotakadak nonahi emateko»] Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  6. 14kirola. (2023-04-03). Emaitza bikainak lortu ditu Pilotako Euskal Selekzioak Munduko Txapelketan. (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  7. (Gaztelaniaz) Juego internacional. 2022-12-22 (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  8. «Pasakan jolasten ikasi dute neska-mutikoek - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  9. «Joxe Mari Mitxelena: "Zaldi gainean jokatu izan da aurrez aurreko esku pilotan"» Gipuzkoako Hitza 2023-10-27 (Noiz kontsultatua: 2023-11-06).
  10. PILOTA: JOKO ZUZENAK OIARTZUNEN. 2012. Juegos Directos en Oiartzun. 2012. (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  11. (Gaztelaniaz) «Bizkaia vs Gipuzkoa, la final de Bote luzea» EITB 2019-10-28 (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  12. (Ingelesez) «Pilota Oiartzunen. Pilotasorotik Madalensorora» issuu (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  13. Pilota Oiartzunen : Pilotasorotik Madalensorora /. Udala, Kultura Batzordea, 2018 (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  14. 2004 PILOTASOROTIK MADALENSORORA. (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  15. «Euskal pilotaren historia: Ane Irazabal» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  16. (Gaztelaniaz) Intxausti, Aurora. (1996-03-08). «Un concejal de Oiartzun dimite por las amenazas del entorno de HB» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  17. Joxe Mari Mitxelena. (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  18. «Ahots beldurraraziak» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  19. Nafarroa, http://www euskoalkartasuna eus/author/Prentsa. (2022-05-06). «Arreseigor: “Ezinbestekoa da Gipuzkoak erronka demografikoari aurre egitea, adinekoei bizitza duina eta gazteei beren bizi-proiektua garatu ahal izatea bermatuz”» EA - Eusko Alkartasuna (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  20. (Ingelesez) «Código Ético: la credencial sobre la honestidad y juego limpio de EH Bildu» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  21. (Gaztelaniaz) ««Maddi y las fronteras», de Edurne Portela» Las lecturas de Guillermo 2023-03-27 (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  22. (Ingelesez) SAN ESTEBAN ELIZA Joxe Mari Mitxelena 2023-02-23. 2023-02-23 (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  23. (Gaztelaniaz) A.M, -. (2021-04-07). «iartzun | San Esteban eliza ezagutzeko bisita gidatuak» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  24. (Gaztelaniaz) GOIZARIN. (2022-04-20). «Arizmendienea etxea ezagutzeko bisita gidatuak asteburu honetan» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  25. Erik, Gartzia(e)ko. (2021-04-23). «Parrokiak sekretu asko ditu, eta ikusteko moduan daude» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  26. «Gipuzkuan da herri lasai bat kantaren bertsio modernoa» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  27. «Joxemari Mitxelena: 'Galdutako senideen hutsunea ez dago betetzerik'» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  28. «Biescas, 25 urte» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  29. (Gaztelaniaz) «Los familiares de las víctimas de Biescas han cobrado la mitad de las indemnizaciones» El Diario Vasco 2006-11-11 (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  30. Pérez, Emilio Xabier Dueñas. (2006). Olentzeroren tradizioa Lesaka eta Euskal Herriko Eguberrietan. Sociedad de Estudios Vascos = Eusko Ikaskuntza ISBN 978-84-8419-055-4. (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  31. Mitxelena, Joxemari. (2001). «Oiartzungo Mitxelenatarrak» Oiartzun urtekaria (Oiartzun: Oiartzungo udala) 31: 52-53..
  32. Mitxelena, Joxemari. (2001). «Manuel Francisco Lekuona Rezola ‘Urtxalle’» Oiartzun urtekaria (Oiartzun: Oiartzungo udala) 31: 54-55..
  33. (Ingelesez) «Oiartzun 2018 urtekaria by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2018-09-03 (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  34. (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2019 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2019-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  35. (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2021 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2021-09-15 (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  36. (Ingelesez) «Oiartzun urtekaria 2022 by Oiartzungo Udala - Issuu» issuu.com 2022-10-03 (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  37. Mitxelena Cazabon, Joxemari. (2022). «03.1720KO HERNANIN JOKATU ZEN PILOTA DESAFIOA» Hernaniko urtekaria (Hernani: Hernaniko udala): 26-29..
  38. «Hernaniko ondarea» ondarea.hernani.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  39. Txantiloi:Euskara-Gaztelera «Catástrofes: Organizar el caos» XXXII Uda ikastaroak - XXV Europar ikastaroak Memoria oroitidazkia (Donostia: Euskal Herriko Unibertsitatea): 23-24..
  40. Echevarriatik_Etxeberriara. (Noiz kontsultatua: 2023-06-05).
  41. «https://twitter.com/OiartzunIrratia/status/1703737865551618226?ref_src=twsrc%5Egoogle%7Ctwcamp%5Eserp%7Ctwgr%5Etweet» X (formerly Twitter) (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).
  42. «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.