Joxe Mari Olasagasti

Joxe Mari Olasagasti Landa (Igeldo, Gipuzkoa, 1959ko martxoaren 15a) aizkolari, korrikalari, gizon probalari, harri jasotzaile, txingalari eta segalari gipuzkoarra da. Probarako idiak prestatzen ere aritzen da.

Joxe Mari Olasagasti

Bizitza
JaiotzaIgeldo, 1959ko martxoaren 15a (65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaizkolaria

Bizitza

Hamasei urte zituela egin zuen lehenbiziko plaza aizkorarekin eta urte horretan berean Gipuzkoako gazte mailako txapela irabazi zuen. Aurreneko apustua 23 urterekin jokatu eta galdu zuen, aizkoran eta korrika, Jose Etxebesteren aurka. Oso apustuzalea izan da eta desafio asko jokatu ditu aizkolari onenen aurka: Arria II.a, Jose Mari Mendizabal, Mikel Mindegia, Anjel Arrospide, Donato Larretxea...[1]

Apustu mistoetan ere oso ongi moldatu izan da. 1984ean, esate baterako, apustu ikusgarria jokatu zuen Nemesio Arregiren kontra: 125 kiloko harri kubikoari 25 jasoaldi ematea, 72 ontzako bi enbor moztea eta 6 km lasterka egitea. Olasagastik lortu zuen garaipena, ordu bat, 16 minutu eta 26 segundoko denborarekin, eta Arregik ordu bat, 20 minutu eta 59 segundo behar izan zituen. Donato Larretxearekin (harri jasotzen eta aizkoran) eta Juan Manuel Erasunekin (aizkoran eta segan) ere apustu mistoak egin ditu.[1]

Sariak

Erreferentziak

  1. Antton Espelosin (2009): Aizkora apostuak eta txapelketak.

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.