Joxe Arratibel
Joxe Arratibel Zurutuza (Ataun, 1923ko abenduaren 7a - Estibalitz, Araba, 2011ko urtarrilaren 25a) gipuzkoar beneditarra, ipuin biltzailea eta euskal idazlea izan zen.
Joxe Arratibel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ataun, 1923ko abenduaren 7a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Estibalitz, 2011ko urtarrilaren 25a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Bizitza
Ataungo Ergoiena auzoko Sariarte baserrian sortu zen. 1940an Lazkaoko beneditarren monasterioan sartu eta hamar urte geroago apaiztu zen. 1956tik 1959ra Venezuelan egon zen misiolari, eskolak ematen. Lazkaora itzuli eta 1964an Estibalizko monasteriora joan zen.[1] Han hil zen 2011ko urtarrilaren 25ean, 87 urte zituela.[2]
Haurtzaroan etxeko eta auzokoengandik ipuin zahar asko entzun eta ikasi zituen. Jose Maria San Sebastian Latxaga apaizak eskatuta ipuin horiek idazten hasi zen. 1980an La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxeak Kontu zarrak ipuin bilduma kaleratu zuen. Lan honetan ahozko tradiozitik jasotako harribitxiak maisutasunez ekarri zituen paperera.[1][3]
Lanak
Narrazioa
- Kontu zarrak (1980, La Gran Enciclopedia Vasca); Kontu zaharrak. Erein. 1995.
- Mari Xor eta beste (1986, Erein)
- Dirua neurtzeko ontzia (1986, Erein)
- Erramun eta Mirentxu (1997, Erein)
- Sorginen urrezko maindirea (1999, Erein)
- Sorgina eta emakume ederra (2000, Erein)
- Etsai zaharra eta mendiko lehoia (2000, Erein)
- Txomin ipurdi (2001, Erein)
- Izugarriak (2008, Pamiela)
Itzulpena
- Ispilu Urdinak (1990, Erein)
Erreferentziak
- Jose Arratibel Zurutuza Auñamendi Eusko Entziklopedia. Euskomedia.org
- Joxe Arratibel ipuin biltzaile eta idazlea zendu zen herenegun Berria.info
- Ezinbestekoak: Kontu zaharrak Galtzagorri.org
Kanpo loturak
- Joxe Arratibel literaturaren zubitegian Zubitegia.armiarma.eus
- Joxe Arratibel beneditarra eta idazlea hil da Estibalitzen Diariovasco.com
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |