Jotunheim

Jotunheim, eskandinaviar mitologian, bi erraldoi moten mundua da (Harrizkoak eta Izotzezkoak, biak ala biak, modu bateratuan, Jotun deituak). Hemendik, Midgardeko gizakiak eta Asgardeko jainkoak mehatxatzen dituzte (hauengandik Iving ibaiak banatuak zeudelarik). Jotunheimeko hiri nagusia Utgard da. Gastropnir, Mengladen bizilekua, eta Þrymheim, Þjaziren bizilekua, Jotunheimen zeuden, Þrymr erregeak gobernatzen zuena. Glæsisvellir, Höfunden semea zen Gudmund erraldoia bizi zen Jotunheim barneko tokia zen.

Orotarik

Jotunheimen, Norvegiako mendilerro baten izena da. Mendilerro honetako, eta Eskandinavia osoko mendirik garaiena, Galdhopiggen da, 2469 metrorekin. Bigarrena, berriz, Glittertinden.

Pagan metal estiloko Moonsorrow finlandiar musika taldeak, Jotunheim izeneko kantu bat grabatu du, erraldoien munduari buruz.

Romantic metal estiloko Therion talde suediarrak, Jotunheim izeneko kantu bat grabatu du "The Secret of the Runes" izeneko bere kantu bilduman.

Kanpo estekak

Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.