Josune Ilundain

Josune Ilundain Iribarren (Orkoien, Nafarroa Garaia, 1990ko urtarrilaren 6a) sortzailea, ekintzailea eta idazlea da.

Josune Ilundain

Bizitza
JaiotzaOrkoien, 1990eko urtarrilaren 6a (34 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksortzailea, ekintzailea eta idazlea

Biografia

Euskal Herriko Unibertsitatean Kultura Ondasunak Kontserbatu eta Zaharberritzeko graduatua da eta Kultura Proiektu eta Espazioen Kudeaketako masterra du.

Nafarroako Artxibo Nagusirako dokumentu grafikoen zaharberritzaile gisa lan egin du, baita Jorge Oteiza Museoko Kontserbazio eta Didaktika zerbitzuetan ere. Gaur egun, Nafarroako Museoko Hezkuntza Departamentuan kolaborazio puntualak egiten ditu. Hutsune liburuaren egilea da eta Hutsune bizi egitasmoaren sortzailea.[1][2]

Lanak

  • Hutsune liburua (Greylock argitaletxea, 2020)[3][4][5]
  • Hutsune bizi egitasmoa. Mendukilo leizean. Aralarko barrunbeetan barna, zentzumenen bidezko txangoa bisitariek, testua, dantza, musika eta mitologia uztartzen dituen ibilbidean.[6]

Erreferentziak

  1. «Josune Ilundain - Komunitatea - euskalerriairratia.eus» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-13).
  2. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Josune Ilundain Iribarren-(r)en liburuak. Biografia eta bibliografia» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-13).
  3. hedoi. (2020-02-03). «Josune Ilundain «Hutsune»» Katakrak (Noiz kontsultatua: 2020-09-13).
  4. Tubia, Iker. ««Hutsunea sentitzea ez da ezer txarra»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-13).
  5. (Gaztelaniaz) «Josune Ilundain» Librerantes (Noiz kontsultatua: 2020-09-13).
  6. Orzaiz, Ion. «Zirrara, haitzaren hutsune bizietan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-09-13).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.