Josune Gorostidi
Josune Gorostidi Elgarresta (Txarama, Leaburu, Gipuzkoa, 1967ko azaroaren 6a) gipuzkoar txirrindulari ohi eta herri kirolaria da. Txirrindularitza utzi ondoren, lokotx biltzaile( euskal herriko txapeldun geratu zen bi aldiz) , sokatiralari, trontzalari (euskal herriko txapeldun hiru aldiz) eta segalari jardun zuen.
Josune Gorostidi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Leaburu, 1967ko azaroaren 6a (56 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia eta segalaria |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
1990ean eta 1991n Espainiako pistako txirrindularitza txapelketa irabazi zuen jazarpen modalitatean. 1991 urtean ere, Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa irabazi zuen.
Ibarra Sokatira Taldean[1] tiralari bezala hasi zen 2014ean, Euskal Herriko sokatira federazioak ofialtasuna lortu zuen[2]. Taldeko kide zela, Munduko sokatira txapelketan bi aldiz hirugarren postuan geratu zen, Irlandan eta Txinan[3]. Honetaz gain, Euskal Herriko goma gaineko txapeldun izan zen 260 kilotan 2014ean[4] eta 2015ean[5]. Gaur egun Gaztelun bizi da.
Erreferentziak
- «Ofizialtasuna lortuta, «pozik» Ibarrako Sokatira taldeko kideak - Ibarra» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
- «Sokatira selekzioak ofizialtasuna lortu du» EITB Euskal Irrati Telebista 2014-07-04 (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
- (Gaztelaniaz) «Dos nuevas txapelas para Ibarra Sokatira Taldea» El Diario Vasco 2014-12-15 (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
- «Ibarra Euskal Herriko Sokatira Txapelketako garaile - Ibarra» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).
- «Ibarra izan da Euskal Herriko Txapeldun 260 kilotan - Ibarra» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-01-31).