Josu Uribetxebarria
Josu Uribetxebarria Bolinaga (Arrasate, 1955 - ib., 2015eko urtarrilaren 16a) ETA erakundeko kide ohia. 1997 urtean atxilotua izan zen, ETAk bahitutako José Antonio Ortega Lara Espainiako presondegietako funtzionarioa askatzeko Guardia Zibilak burutu zuen operazioan. Epaitua izan ondoren, Ortega Lara eta Julio Iglesias Zamoraren bahiketak eta beste hiru hilketa leporatu zitzazkion. 2005 urtean giltzurrunetako minbizia diagnostikatu zitzaion El Puerto de Santa Maríako espetxeko Puerto II kartzelan zegoelarik, gerora minbizia zabaldu eta atzera bueltarik gabeko egoeran, herri kanpaina zabala garatu zen Uribetxeberria aske uzteko. Bere askapenaren aldeko kanpainak atxikimendu ugari bildu zituen, ezker abertzaletik kanpo ere. 2009ko abuztuan, presoa Donostiako Ospitalean zegoelarik, hainbat euskal preso politikok gose-greba bati ekin zioten berarekiko elkartasunez eta bere askapena exijitzeko.
Josu Uribetxebarria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arrasate, 1955 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Arrasate, 2015eko urtarrilaren 16a (59/60 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna |
Espainiar nazionalismoaren, ETAren biktimen elkarteen eta hedabide zenbaiten aldetik Uribetxeberriaren aurkako kanpina zabala garatu zen, bere askatasuna epaitegietan erabakitzen ari zelarik[1][2].
Uribetxeberria 2012ko urriaren bukaeran ospitaletik atera eta Arrasateko bete etxera itzuli zenean, haren aurkako kanpaina berpiztu zen berriz ere. Bestalde, arrazoi garbirik gabe, Uribetxeberriari "el etarra Bolinaga" esaten zioten Espainiako hedabide gehienetan, bere bigarren abizena erabiliz[3].
Erreferentziak
- https://www.libertaddigital.com/espana/2014-06-18/la-audiencia-nacional-vuelve-a-dejar-en-libertad-a-bolinaga-1276521749/
- https://www.20minutos.es/noticia/1575323/0/cronologia/excarcelacion/bolinaga/
- https://www.elindependiente.com/politica/2017/07/02/la-venganza-fallida-de-bolinaga-contra-la-guardia-civil/